
Bidegorriak eta linea elektrikoak batera koordinatzeko hitzarmena sinatu dau BFAak
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Iberdrolak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe, Urdaibaiko Biosfera Erreserban egiten dagozan bidegorri-lanak eta sare elektrikoen lurperatzea koordinatzeko. Helburua da obren ingurumen-inpaktua murriztea eta azpiegiturak paisaian hobeto integratzea.
Akordioak Bizkaiko Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialaren 5. lineari eragiten deutso. Gernika eta Bermeo lotuko dauzan ibilbidea da, Forutik, Muruetatik, Busturitik, Sukarrietatik eta Mundakatik igaroko dana.
Hitzarmenaren bidez, bidegorriak egiteko lanak eta linea elektrikoak lurperatzeko jarduketak koordinatu gura dira. Obra bakotxa alde bakotxak kontratatuko badau be, batera egiteak ingurumen-eragina txikitzea, baliabideak hobeto aprobetxatzea eta etorkizuneko mantentze-lanak erraztea ahalbidetuko dau.
Hitzarmenak gehienez lau urteko indarraldia izango dau, eta Aldundiak azaldu dauenez, mugikortasun jasangarriaren eta lurralde-garapen orekatuaren aldeko apustuaren barruan kokatzen da, batez be Urdaibai lako ingurumen-balio handiko eremu batean.
-
Azken berriak





























