Gizarte Ongizateko Sailak “Gorputza Martxan” eta “Burua Martxan” programak eskaintzen jarraituko dau
Abenduaren 11a izango da izena emateko azken eguna.
Abenduaren 11a izango da izena emateko azken eguna.
Datorren martitzenean, azaroaren 25an, Emakumeenganako Indarkeria Matxisten Aurkako Nazioarteko Eguna dala eta, ekimen ezberdinak egongo dira.
Txosten ofizialek jasotzen dutenez, eremu hau Urdaibaiko HBBE eta ZEPA gisa babestutako gunea da, eta horrek zaintza eta kudeaketa zorrotza eskatzen dauela azaldu dabe Bermeoko Udaletik.
BERMEOKO SAN MARTIN AZOKA 2025 eta XXII. ODOLOSTE TXAPELKETA ETA TXERRIKI AZOKA.
Beste urte batez San Martin Jaiak ospatu dira Bermeoko herrian ekitaldi ezberdinekin, bai ume zein nagusientzako. Txapelketak, dantzak eta azoka uztartu dira Bermeotarrentzako hain garrantzitsu bilakatu dan egun honetan. Sustabizeko herri kirol parte hartzaileak ez dira alta izan, besteak beste, eta, nolaez, XXI. Odoloste txapelketa eta txerriki azoka izan da goizean zehar. Aurtengo irabazle Anaiak harategia izan da. Nekazal Azoka honetan euskal produktu tipiko eta esanguratsuak diren txakolina, gazta, eztia eod kontserbak izan dira, eta baita eskulan ezberdinak be.
Abenduaren 6 eta 7an Bermeoko Gabon Azoka izango da Artza Frontoian, Bertan Herritarrak eta merkatariaek elkartrukea ein ahalko dabe eta Gabonei buruzko eduki ezberdinak saldu zein erosteko aukera izango dabe.