Skip to main content

Etiketa: Bermeo

San Marton Lasterketa ospatu dabe Bermeon, ekintza solidario ezberdinekaz

Urtero umetxo, gaztetxo eta nagusiak elkartzen daben lasterketa abiatu da asteburuan.

Txikienen lasterketatik batutako dirua Ataxia Telaengiektasia gaixotasun arraroari ikusgarritasuna emoteko erronka solidariora bideratu dala esan dabe Bermeoko Udaletik. Nagusien lasterketakoa, barriz, Eutsi Gogor Danok Batera alkartera bideratuko da. 20 urteren ondoren, iaz berreskuratu zituzten Bermeoko San Martin auzoko jaiak izan dira beraz, eta horiekin batera, San Marton lasterketa ere bai.

Etxebizitza turistikoei buruzko parte-hartze prozesua martxan!

Etxebizitza Turistikoak zelan arautu galderari erantzuteko saioa eskainiko dabe, herritarren erabakia eta ahotsa kontuan hartuz. Horretarako saio irekia zabalu dau Bermeoko Udalak, azaroaren 20an, eguenean, 18:30etan,Gizarte eta Kultura Etxean.

Herritarren proposamen eta ideiak kontuan hartuko direla azpimarratu dabe, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dala azalduz eta Bermeoko Udaleko ordezkariak bertan egongo dirala esanez.

EAJ-PNV bermeok gobernu taldearen gardentasun falta salatu dau Sollube gane parke eolikoari dagokionez

Alderdi jeltzaleak adierazi duenez, proiektuari alegazioak aurkezteko epea irailaren 18an ireki zen arren, EH Bilduk eta Guzanek ez dute horren berri eman urriaren 31ra arte, Udaleko sare sozialen bidez.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan