Skip to main content

Etiketa: Bermeo

SOSOLLUBE alkarteak antolatuta hitzaldi informatibo edegia eskainiko da

Nestor Basterretxea Aretoan izango da,, arratsaldeko 19:00etan. Sollube eta Jata mendietan aurreikusitako parke eolikoen proiektua azaldu eta eztabaidatzeko helburua izango dau hitzaldi honek. Hitzaldi irekia izango da, doakoa eta publiko orori zuzendua.

EAJ-PNV Bermeo ostalaritza-establezimenduetako terrazen kudeaketa-izapideak azkartzearen alde agertu da Osoko Bilkuran

Alderdi jeltzaleak Osoko Bilkuran proposamen bat aurkeztu dau, batez be terrazak instaletako edo handitzeko eskaerak une jakinetan errazteko helburuagaz. izan be, EAJ-PNVk aurreratu du udal gobernua ordenantza berrian lanean ari dela dakiela, baina beraiek proposatzen dutena sinpleagoa dela eta azkarrago aplika daitekeela

Arrakala Digitala murrizteko tailerrak, Bermeon

Bermeoko Udaletik eta Secot-etik adierazi dabenaren arabera, ekimena Herriz Herri programaren barruan kokatzen da eta sozial positiboko proiektuak lantzeko helburua daukate. Urriaren 20an eta 22an egin dira tailer hauek eta Oizmendi bertan izan da. Parte-hartzaileek smartphoneen oinarrizko erabilerak ikasi dabez.

Atun jasangarriaren inguruko prestakuntza- eta barrikuntza-polo bat sustetako mahai bat sortu da Bermeon

Bermeo Tuna World Capitalek bultzatuta, foro barri honek administrazinoak (Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia), Bermeoko Nautika Eskola eta enpresak biltzen dauz, euskal atunontziaren sektorearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna indartzeko.

Bermeoko herriak trafiko eta aparkalekuetan eragina izango dau azaroaren 4ean

Trafiko mozketak: 08:00-11:00etan egingo dira eta Txibitxiaga kalea trafikora moztuta egongo da, bi noranzkoetan 11:00etatik 15:00etara errei bat zabalik egongo da, Udaltzaingoak kontrolatuta.

Aparkalekuak, berriz, bihartik aurrera ezingo da Itsasbegi kalean aparkatu. Lanak iraun bitartean, ezingo dira ibilgailuak garajeetatik edo inguruko guneetatik sartu edo atera.

Azaroaren 4an, barriz, martitzenean, A3515 – Bilbo-Amorebieta-Etxano-Gernika-Lumo Bizkaibusa, ez da Bermeora sartuko, 08:00etatik 11:00etara. Tarte horretan, Mundakan hasi eta amaituko du zerbitzua.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan