Skip to main content

Etiketa: Bermeo

EnpleGU:ontziratu programa martxan dagoala iragarri dau Bermeoko Udalak

Azaldu dabienaren arabera, 10 ikasle ari dira Bermeoko Nautika Eskolan formazinoa jasotzen. Ekimen hau Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintzak antolatu dau Nautika Eskolagaz lankidetzan.

Programaren helburu nagusia udalerriko eta inguruko herrietako lanbakoei nautika eta arrantza sektorean laneratzeko benetako aukera eskaintzea dala aitatu dabe. Udal ordezkariek ikasleei ondoetorria emoteko aukera izan dabe, hareen istorio eta motibazino personalak ezagutuz. Parte-hartzaileek ikastaroarekiko interes handia erakutsi dabe, eta esker ona agertu dabe emondako aukeragaitik, euren etorkizun profesinonala hobetzeko benetako aukera modura ikusten baitute.

Udalak Arimen Gaua ospatzeko egitarau zabala antolatu dau

Halloween edo, Euskal Herrian, Arimen Gaua bezala ezagutzen den egunean zenbait ekintza beldurgarri burutuko dabez Bermeon.

Umeen liburutegian haur eta gazteei zuzendutako ekintzak, herritar guztiei zuzendutako ‘Ohiturak’ mikroantzerkia edo gazteentzako irteera antolatu da urriaren31, azaroak 1 eta 2rako.

 Azaroaren 8an, berriz, zapatuan, Spookypheria Productions elkarteak antolatutakoHalloween Metal Fest jaialdia iznago da Bermeoko Kafe Antzokian.

Arrakala digitalagaz amaitzeko tailerrak burutu dira

Bermeoko Udaletik eta Secot-etik adierazi dabenaren arabera, ekimena Herriz Herri programaren barruan kokatzen da eta sozial positiboko proiektuak lantzeko helburua daukate.
Urriaren 20an eta 22an egin dira tailer hauek eta Oizmendi bertan izan da. Parte-hartzaileek smartphoneen oinarrizko erabilerak ikasi dabez eta adineko pertsonak izan dira.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan