Skip to main content

Etiketa: Bermeo

Bermeoko herriak Garbigune mugikorra izango dau urtarrilaren 14tik 28ra, Atalden

Danetarik itxi daiteke Atale Kalean, Bermioko Herri Eskolaren alboan jarriko eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustetan dauen Garbigune mobikorrean. Informazino gehiago Garbiker.bizkaia.eus-en edo 944 034 090 telefono zenbakian eskuratu daiteke.

Urdaibai eskubaloi taldeko kadeteak euren ligetako txapeldun bilakatu dira

Asteburu honetan Urdaibaiko kadete mailako nesken eta mutilen partida esanguratsuak burutu dira. Neskek Etxebarriko berdezurigorri taldearen aurka jokatu dabe. Areneko kiroldegia bete eta erakustaldia burutu eben, bertako harmaila topera jarriz. 20-8ko markagailuarekin bukatu eben lehen zatia, jokaldi ederrak burutuz eta taldeka jokatuz.

Bigarrena ez zan lehen zatia bezain erabakigarria izan, 12-9 geratu baitziren. Guztira, 32-17 bukatu eta txapeldun bilakatu ziren. Liga esanguratsua burutu dabe, 10 partidatik 10 irabaziz, 377 gol sartuz eta 147 gol kontran izanez. Areneko harmailaren animo eta txaloak ez ziren falta izan eta neskak animatu zituztela argi utzi eben.

Gabon Kanten Jaialdia egingo dabe domeka honetan

Urtero egiten dan gisara Bermeotar kantari eta musikariak Santa Eufemiako elizan elkartuko dira abenduaren 21 honetan, domekan, Gabon kanta ezberdinak abesteko eta herritarren ilusioa bizteko. Data esanguratsu hauetan irribarrea, alaitasuna eta poztasuna barneratu eta zabaldu nahi dutela erakutsiko dabe.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan