Skip to main content

Etiketa: Bermeo

Zenbait sindikatuk herriko udal zerbitzuetako langileen lan-baldintzen okertze larria salatu dabe

Poliziaren larrialdietako euskal sindikatuak, ELAk eta LABek lan baldintzen okertze larria salatu nahi izan dabe, udaletxe aurrean. Elkarrizketa falta eta negoziazio esparruen gabezia daukatela jakitera eman dabe.

Santa Ageda Bezpera ospatu da Busturialdean

Beste urte batez kale ezberdinetatik ibili dira busturialdeko herriko ume, gaztetxo eta nagusiak Santa Agedaren kopla ezberdinak abesten. Herriko puntu ezberdinetan geratu dira abestiak kantetan, jendearen arreta erakarriz. Otsailaren 5eko, Santa Ageda eguneko bezpera esanguratsua izan da aurten be, urtero gisa, eta goizetik ikastetxeak leku ezberdinetatik ibili dire. Gernika-Lumon bakoitza bere ikastetxetik abiatu da eta geldialdiak ein dabez, Foru Plazan, Iparragirren edo Saraspen  besteak beste.

Santa Agedako koplak eta bastoien kolpeak ikusteko aukera  izan dabe Bermeoko herritarrek be herritarrek. Bermeoko Herri eskolaren kalejira, herri eskolatik hasik da 11:00etan, Bermeoko Herri Eskolak antolatuta. Erroxape Abesbatzaren eta Arrekatxutxa taldearen kalejira, bariz, Musika Eskolatik hasi da, 12:00etan, Bermeoko Udalak antolatuta. Muxikan be herritarrak atera dira Asier Galarza bertsolariak egindako kopla barria abesten, Urretxindorra eskolako ikasleak auzoz auzo aritu dira, Ugarte, Gorozika, Ibarruri, Ariatza, Astelarra, Zubieta errota eta kurtzerotik pasauz.

Urdaibai Eskubaloia Taldea, Iker Romeroren eskutik

Kirolbai programan gauz. Oraingo honetan Iker Romero ezagutu dogu, Urdaibai eskubaloi Taldeko Seniorreko entrenatzaile eta zuzendaritza batzordean lanean dabilen eskubaloi jokalari ohia.

Romerok Urdaibai Eskubaloi taldeak daben helburuak, proiektua, harrobiaren garrantzia eta kirol honen teknika ezberdinak nolakoak izaten diren azaldu dauz. Baina, batez be, Urdaibai Eskubaloi Taldeak daben talde guztiek -Benjaminetatik Seniorretara- garrantzia berdina dabela azpimarratu dau.

Udalak Tabernen Mozorro Txapelketan izena emoteko epea zabaldu dau

Txapelketan parte hartu gura daben tabernek zezeilaren 13ko 12:00ak arte izango dabe izena emoteko aukera.Bermeoko Udalak Tabernen Mozorro Txapelketa antolatu dau hurrengo Aratuste martitzenerako, hau da, zezeilaren 17rako. Udalak Aratusteen testuinguruan eta herriko ostalaritzaren parte-hartze aktiboa sustetako helburua dauko.

Txapelketa honen bidez, Bermeoko tabernen inplikazinoa indartu gura dala esan dabe, jai giroa sendotuz eta herrigunea modu sortzailean girotuz. Igaz 14 tabernek parte hartu ebela esan dabe.Txapelketan parte hartu gura daben tabernek zezeilaren 13ra arte izango dabe izena emoteko aukera, eguerdiko 12:00ak arte. Izen-ematea Kultura eta Hezkuntza Sailaren bulegoan egin beharko da, telefonoz (94 617 91 57) edo posta elektronikoz (kultura@bermeo.eus). Izena emoteko epea amaitzen danean, udalaren sare sozialen bidez iragarriko da parte-hartzaileen zerrenda.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan