Gabon kontzertua burutuko dabe, Bermeon
Musika eskolako taldeak Santa Eufemia elizan emango daben erakustaldia burutuko dabe bihar, abenduaren 16an arratsadeko 19:00etan. Iñaki Astuiren Memorian burutuko dabe kontzertua.
Musika eskolako taldeak Santa Eufemia elizan emango daben erakustaldia burutuko dabe bihar, abenduaren 16an arratsadeko 19:00etan. Iñaki Astuiren Memorian burutuko dabe kontzertua.
Bermeoko Udaletxean gaude osoko bbilkurak burutzen diren aretoan. Oraingoan, haur , nerabe eta gazteen kontseilua eratu da. Bertan ikastetxe ezberdinetako gaztetxoak elkartu eta eztabaidatu dabe, euren iritziak, proposamenak eta ekarpenak modu antolatuan helarazteko aukeran izanez. Gazteriako zinegotzi dan Maite Caruezo Ygaldek Kontseilu honek kontsulta-organo izaera duela zehaztu dau eta adingabeen ikuspegia tokiko politikendiseinuan txertatzea helburu daukatela zehaztu dau:
Bermeoko Gabon Azokan gaude. Bertan Tradziozkoak diren jostailu, jantzi, jolas edo jateko ezberdinak uztartzen dira Gabon egun hauetako zubiko astean burutu dan Azoka honetan. Ikusi daitekenez zenbait familia hurbildu dira erosketa ezbedinak egiteko eta herriko produktuak dastatu edo janzteko, oro har, herrikoei emateko eta Bermeon esaten dan gisara Berton kontsumitzeko. Hemen Gabin Azoka honek utzi diguna, familia artean, barreak, erosketak eta Gabon espirituan batu dira Bermeotarrak.
Udalerriko haur eta nerabeek euren iritziakk, proposamenak eta ekarpenak helarazi ahal izan dabe Gazteen Partaidetzarako Tokiko Kontseilu honetan.
Bermeoko Udalak aurkeztutako prentsaurrekoan bozka gehien jaso daben Proiektua Bizi Park izan da. Guztira, Udalak azaldu dauenaren arabera, 210 boto eskuratu dauz proiektu honek, eta horrez gain, gobernuak proposamena gauzatzeko gordetako 50.000 eurorrekin egingo dan egitasmo irabazlea izango dala azaldu dau.
Beste urte batez Bermeon be euskaraz, bizi, irakurri eta harremantzen direla erakutsi dabe. Ekintza ezberdinak izan dira egunean zehar eta sekulako jai giro esanguratsua eduki dabe Bermeotar guztiek, goizez kalejira eduki dabe gaztetxoenek. Arratsldez, berriz, Pizkunde berri baten abiapuntua ekitaldia izan da Goiko Plazan. Ostean txokolarea eta pintxoak banatu eta euskaraz hitz eginez jan egin dabe.
Erakusketa honek itsas historiari buruzko beste begirada bat proposatzen dauala azaldu dau Bizkaiko Foru Aldundiak, emakumeen funtsezko lana aldarrikatzeko.