Udalak kirol eskaintza zabala eskainiko dau Aste Santurako
Kalistenia, skatea, eskalada, aeroyoga, trabesia eta mendi martxa burutzeko ekitaldi eta tailerrak eingo dira. Horrez gain, nola ez, jardueretan izena emateko epea dagoeneko zabalik dago.
Kalistenia, skatea, eskalada, aeroyoga, trabesia eta mendi martxa burutzeko ekitaldi eta tailerrak eingo dira. Horrez gain, nola ez, jardueretan izena emateko epea dagoeneko zabalik dago.
Eskertza ekitaldia 20:00etan izango da Bermeoko Toki Alai tabernan (Aurrekoetxea 14), eta hiru udalerrietako ordezkariek parte hartuko dabe bertan.
Nestor Basterretxea Aretoan Martxoaren lehen egunetan izan dogun erakusketa dogu hemen. Emakumezkoen eskulan esanguratsu, polit eta ederrak ikusi daitezk hemen.
Martxoaren 8aren harira kontzentrazuoa eta adierazpena ein dabe Bermeon
Taraska Gazte-Zahar taldeak lasterketa antolatzen duen azken urte honetan hainbat pertsona bertaratu dira korrika eiteko. XX.edizino hau berezia izan da martxoaren 8an egin dalako, Emakumezkoen Nazinoarteko Egunean. Hori dala eta, korrikalari askok ekipamendu morea jantzi dabe.
Martxoaren 9tik 11ra bitartean egingo diren emanaldietan, eskolan instrumentua ikasten ari diren ikasle gazte zein helduek parte hartuko dute, azken hilabeteotan prestatutako piezak taula gainera eramanez.
Denis Itxasok, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak, eta Nadia Nemeh Shomalyk, Bermeoko alkateak, Opengelan (hurbileko bulegoa) abiatuko dute bisita, haren funtzionamendua eta eguneroko lana ezagutzeko, eta, ondoren, Iparragirre eta Txibitxiaga Taldea kaleetara hurbildu dira.