Skip to main content

Etiketa: Bermeo

Bermeoko Udalaren etorkizunera begirako helburuak- Langileriaren arloan ere aldaketak aurreikusten dira, besteak beste postu berriak sortuko ituzuelako. zein beharri erantzuten diote neurri horiek?

Bermeoko Udalaren etorkizunera begirako helburuak- Langileriaren arloan ere aldaketak aurreikusten dira, besteak beste postu berriak sortuko ituzuelako. zein beharri erantzuten diote neurri horiek?

Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko da domeka honetan maiatzak 17an Bermeoko Lameran

Datorren domekan, maiatzaren 17an, Bermeo euskal kulturaren eta dantzaren bihotz bilakatuko da beste behin. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatutako Bizkaiko Dantzari Eguna Bermeon egingo da aurten, Alkartasuna Dantza Taldearen 50. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien baitan.

Hori dela eta, ehunka dantzari eta bisitari elkartuko dira herrian, Lamera kolorez, musikaz eta tradizioz betez.

Bizkaiko Dantzari Eguna Bizkaiko dantzarien urteko hitzordu nagusietako bat da, eta Jose Maria Oyarzabal Somolinos, Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko presidenteak gogorarazi duenez, Biltzarrean federatutako taldeentzako topagune eta erakusleiho aparta bihurtzen da urtero.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan