Udalak berretsi egin du Israelgo industria militarrarekin lotutako enpresen aurkako boikot instituzionalarekiko konpromisoa, eta gaitzetsi ditu Loiuko aireportuan Global Sumud Flotillaren harira izandako polizia-esku hartzeak.
Bermeoko Udalak eta Taraska Atletismo Taldeak elkarlanean antolatutako ekimenaren helburua da haurrek atletismoaren oinarrizko modalitateak ezagutzea eta kirolaren balioez gozatzea.
Goizeko 10:00etan hasiko den jardunaldian, parte-hartzaileek hainbat probatan aritzeko aukera izango dute: altuera jauzia, vortex jaurtiketa, oztopo-lasterketak eta abiadura-probak, besteak beste.
Antolatzaileek azaldu dutenez, urtez urte handia izaten da parte-hartzea, eta aurten ere harrera zabala espero dute. Izena emateko, ikasleek euren ikastetxeetara jo beharko dute, eta dortsala bertan jasoko dute.
Aurten, gainera, ekimenaren alderdi pedagogikoa indartu nahi izan dute. Horretarako, Taraska Atletismo Taldeak saio didaktiko berezi bat prestatu du herriko ikastetxeentzat, atletismo-probak Soin Hezkuntzako klaseetan lantzeko.
Bermeoko Udalak herriko neska-mutil guztiak animatu ditu parte hartzera, eta azpimarratu du horrelako ekimenek txikitatik bizimodu aktiboa eta kirolarekiko atxikimendu positiboa sustatzen laguntzen dutela.
Antolatzaileek lehen balorazio “oso positiboa” egin dute, eta milaka lagun batu dira maiatzaren 22tik 24ra bitartean herrian, gastronomiaz, kulturaz eta itsaso giroaz gozatzeko.
Eguraldi onak lagunduta, jendez bete dira Lamera, Portuzaharra eta azokako gune guztiak. Postuetako arduradunek salmentak “oso onak” izan direla nabarmendu dute, eta aurten lehen aldiz antolatutako Pop-Up Kresaltsua guneak ere harrera bikaina izan du.
Arrakasta handia izan du, gainera, karpa solidarioak. Marmitakoa eta hegaluze errea dastatzeko ilara luzeak sortu dira asteburu osoan, eta prestatutako guztia agortu egin da. Bildutako dirua haurrei lotutako osasun tratamenduetara bideratuko da.
Aurtengo edizioak itsasoaren zaintza eta jasangarritasuna izan ditu ardatz, “Itsasoa zaindu, bizia dastatu” lelopean. Horren baitan, tailerrak, familia-jarduerak eta sentsibilizazio ekimenak antolatu dira. Euskararen presentzia ere nabarmena izan da azokako espazioetan, Eskueran proiektuaren bidez.
Asteburuan ez dira falta izan musikak, dantzek eta kale animazioek sortutako giroa. Fanfarreak, erraldoiak, txistulariak eta danborradak kalez kale ibili dira, Bermeoko nortasuna eta tradizioa erakutsiz.
Nadia Nemeh Shomaly alkateak eskerrak eman dizkie antolakuntzan parte hartu duten guztiei, baina aldi berean kezka agertu du domeka goizean Portuzaharra hondakinez beteta azaldu izanagatik. Gogorarazi du jai giroa eta ingurumenarekiko errespetua bateragarriak direla.
Arrain Azoka Elkarteak datozen egunetan egingo du aurtengo edizioaren balorazio sakonagoa.
Martxan da jada Bermeoko XXXII. Arrain Azoka. Egun honeetan, itsasoari lotutako tradizinoa, kultura eta saboreak izango dira barriro be herriko kale eta gune nagusietako ardatz. Urtez urte sendotu dan hitzordu honek itsasoa eta arrantzaleen lana omendu gura dauz, baina, aurten bereziki, itsasoaren zaintzaren eta jasangarritasunaren mezua lehen lerrora ekarriz. Aurtengo edizino honetan 20 erakustoki dira azokaren protagonistak, eta bertan enpresek eta erakundeek euren produktuak eskaintzen dabez herritarrek eta bisitariek dastatu eta erosi ahal izateko. Aurten, gainera, tokiko artisauentzako lekua be badago. Bestalde, aurtengo azokaren XXXII. edizino honen inaugurazino ekitaldian, Bermeoko Nautika Eskolari emon deutsie Hegaluze saria
Bermeoko Udalaren etorkizunera begirako helburuak- Langileriaren arloan ere aldaketak aurreikusten dira, besteak beste postu berriak sortuko ituzuelako. zein beharri erantzuten diote neurri horiek?
Oizmendi Telebistak Bermeon geldialdia egin dauen Itsas Salbamendu Humanitarioko Aita Mari itsasontziko boluntarioa dan Jon García Andonegigaz hitz egiteko aukera izan dogu. Lan humanitarioa eta bertako kideen bizipenak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dogu.
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia hauek onartzeak webgune honetako nabigazio-portaera edo identifikazio bakarrak bezalako datuak prozesatzeko aukera emango digu. Adostasuna ez emateak edo adostasuna kentzeak zenbait ezaugarri eta funtziori kalte egin diezaieke.
Funtzionala
Always active
The technical storage or access is strictly necessary for the legitimate purpose of enabling the use of a specific service explicitly requested by the subscriber or user, or for the sole purpose of carrying out the transmission of a communication over an electronic communications network.
Preferences
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Statistics
The technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes.The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketing
The technical storage or access is required to create user profiles to send advertising, or to track the user on a website or across several websites for similar marketing purposes.