Skip to main content

Etiketa: Bermeo

Behargintzak, 2025.urtean, jauzi esanguratsua eman arren, 2026rako norabide estrategikoa finkatu dau

2026rako erronka estrategikoak zehaztu ditu. 2025ean zehar, Behargintzak hasieran aurreikusitakoa baino %46 baliabide gehiago kudeatzea lortu du, guztira 615.542,80 euroko aurrekontuarekin. Horren %73,66 (453.000 euro inguru) dirulaguntzen eta beste erakunde batzuen ekarpenen bidez eskuratu da.

Apirilaren 15etik aurrera, Bermeo udalerrien arteko kirol-ligan lehiatuko da, Kirolur egitasmoan

Parte hartzeko, erabiltzaileek Wellk aplikazioa deskargatu eta bertan erregistratu behar dute. Erronkaren bereizgarrietako bat ekitatearen aldeko apustua da. Bermeok urrats sendoa eman du jarduera fisikoaren sustapenean, eta helburu argia du: Bizkaiko udalerririk aktiboena bilakatzea Kirolur 2026 Erronkaren baitan.

Korrika heldu da Busturialdera

24.korrika Atharratzetik Bilbora doana, Busturialdetik pasau da. Udalaz gan, zenbait alkarte, talde eta herritar ezbardinek parte hartu dabe.

Gernika-Lumoko kale ezbardinetatik pasau, herriari buelta emon eta Bermeorantz abiau dira. Kostaldeko herri honetan Udalaz gan, herriko alkarte, talde eta herritarrek lekukoa eroan dabe. Orain domekara arte itxaron beharko da Bilbora heldu arte. 12:00etan jaialdi esanguratsua espero da, izan be, lekukoa Euskal Herriko gune guztietatik pasata ostean, euren artean ikusten dozuen bezal mezua edegiko dabe.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan