Skip to main content

Korrika heldu da Busturialdera

2026/03/26

24.korrika Atharratzetik Bilbora doana, Busturialdetik pasau da. Udalaz gan, zenbait alkarte, talde eta herritar ezbardinek parte hartu dabe.

Gernika-Lumoko kale ezbardinetatik pasau, herriari buelta emon eta Bermeorantz abiau dira. Kostaldeko herri honetan Udalaz gan, herriko alkarte, talde eta herritarrek lekukoa eroan dabe. Orain domekara arte itxaron beharko da Bilbora heldu arte. 12:00etan jaialdi esanguratsua espero da, izan be, lekukoa Euskal Herriko gune guztietatik pasata ostean, euren artean ikusten dozuen bezal mezua edegiko dabe.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan