Haur Olinpiadak ospatuko dira, Bermeoko Artza Frontoian
Bermeoko Udalak eta Taraska Atletismo Taldeak elkarlanean antolatutako ekimenaren helburua da haurrek atletismoaren oinarrizko modalitateak ezagutzea eta kirolaren balioez gozatzea.
Goizeko 10:00etan hasiko den jardunaldian, parte-hartzaileek hainbat probatan aritzeko aukera izango dute: altuera jauzia, vortex jaurtiketa, oztopo-lasterketak eta abiadura-probak, besteak beste.
Antolatzaileek azaldu dutenez, urtez urte handia izaten da parte-hartzea, eta aurten ere harrera zabala espero dute. Izena emateko, ikasleek euren ikastetxeetara jo beharko dute, eta dortsala bertan jasoko dute.
Aurten, gainera, ekimenaren alderdi pedagogikoa indartu nahi izan dute. Horretarako, Taraska Atletismo Taldeak saio didaktiko berezi bat prestatu du herriko ikastetxeentzat, atletismo-probak Soin Hezkuntzako klaseetan lantzeko.
Bermeoko Udalak herriko neska-mutil guztiak animatu ditu parte hartzera, eta azpimarratu du horrelako ekimenek txikitatik bizimodu aktiboa eta kirolarekiko atxikimendu positiboa sustatzen laguntzen dutela.