Skip to main content

Bizkaiko Dantzari Eguna ospatu da Bermeon

Joandako domekan Bermeok Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatutako Bizkaiko Dantzari Eguna hartu dau Lameran, Alkartasuna Dantza Taldearen 50. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien baitan.

Hori dela eta, ehunka dantzari eta bisitari elkartu dira herrian, Lamera kolorez, musikaz eta tradizioz betez.

Bizkaiko Dantzari Eguna Bizkaiko dantzarien urteko hitzordu nagusietako bat da, Biltzarrean federatutako taldeentzako topagune eta erakusleiho aparta bihurtzen da urtero. Era berean, eskualdez eskualde egiten dan ekimen honek euskal kulturaren transmisinoan eta sustapenean balio handia dau. Izan be, belaunaldi barriei folklorea gerturatzeko eta herritarren artean euskal kulturarekiko atxikimendua indartzeko ezinbesteko hitzordua bihurtu da urteotan.

Badator Bermeoko XXXII. Arrain Azoka

Maiatzaren 22tik 24ra bitartean, itsasoari lotutako tradizinoa, kultura eta saboreak izango dira barriro be herriko kale eta gune nagusietako ardatz Bermeoko XXXII. Arrain Azokagaz. Urtez urte sendotu dan hitzordu honek itsasoa eta arrantzaleen lana omendu gura dauz, baina, aurten bereziki, itsasoaren zaintzaren eta jasangarritasunaren mezua lehen lerrora ekarriko dau.

Arrain Azokak arrantza eta gastronomia uztartu izan dauz betidanik, baina azken urteotan gastronomiak protagonismo handiagoa hartu dauela azpimarratu dabe antolatzaileek. Horregaitik, aurtengo edizinoan itsasoaren zaintza, konpromisoa eta arrantzaren inguruko kontzientzia berreskuratu gura izan dira, azokaren ardatz nagusietako bat bihurtuz.

Isidro deuna eguna ospatu dute Lumon

Ohiturari jarraituz Isidro deuna eguna ospatu dabe Lumon.

13:00etako mezara Gernika-Lumoko herritarrak, Lumotarrak eta udal ordezkariak bertaratu dira baserritar eta nekazarien zaindaria dan santuaren eguna ospatzeko eta, orduan, urtero egiten dan moduan, mezaren amaieran, santua eleizatik kanpora atera dabe ohikoa dan prozesinoari ekiteko.

Bizkaiko IX. Koktelgintza Txapelketa ospatu da Gernika-Lumoko San Juan Ibarra plazan

Bizkaiko Bartenderraren klubak antolatuta IX. koktelgintza txapelketa probintziala ospatu dute Gernika-Lumoko San Juan Ibarra plazan Gernika-Lumoko Udala eta Basati tabernaren laguntzarekin.

Jardunaldiak Bizkaiko bartender onenen selekzino bat bildu eban, zeinek euren talentua, sormena eta teknika erakutsi eben kategori bitan lehiatuz 2026ko Koktelgintzako Txapelketa Nazionalean euren lekua lortzeko.

Maila klasikoan, irabazlea Alex Martinez izan zan, Markel Escudero geratu zan bigarren eta Ariadna Alonso hirugarren; eta, Flair kategorian, hau da koktelgintza akrobatikoaren mailan, Diego Coretti izan zen irabazlea, Renzo Gutierrez bigarrena eta Orscar Jimenez hirugarrena. Horrela, Alex Martinez, Markel Escudero eta Diego Coretti Koktelgintzako Txapelketa Nazionalerako sailkatuta geratu ziran.

Aldi berean, probintziako koktel-lehiaketagaz batera, Gin Tonic txapelketa ireki bat egin zan. Txapelketa horren txapelduna Santanderreko Borja Gutierrez izan zan; eta eskualde arteko koktel-txapelketan, Errioxako, Kantabriako eta Kataluniako bartenderrek parte hartu eben eta Torrelavegako Alejandro Merinok irabazi eban.

El Pobal, Sopuertako burdinolara irteera 60 urtetik gorakoentzako, ekainaren 6an

Datorren ekainaren 6rako, Mendatako Udalak EL Pobal, Sopuertako Burdinolara, bidaia antolatu dau 60 urtetik gorakoentzat. Urteera goizeko 9:00etan izango da eta El Pobal Burdinolaren erakustaldiaren ostean Muskizen bazkaria eta arratsalde-pasa Santurtzin izango dabe mendatarrek.

Urteera honetan parte hartu gura dabenek 10€ ordaindu eta Udaletxean emon behar dabe izena ekainaren 4aren aurretik.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan