Badator Bermeoko XXXII. Arrain Azoka
2026/05/15
Maiatzaren 22tik 24ra bitartean, itsasoari lotutako tradizinoa, kultura eta saboreak izango dira barriro be herriko kale eta gune nagusietako ardatz Bermeoko XXXII. Arrain Azokagaz. Urtez urte sendotu dan hitzordu honek itsasoa eta arrantzaleen lana omendu gura dauz, baina, aurten bereziki, itsasoaren zaintzaren eta jasangarritasunaren mezua lehen lerrora ekarriko dau.
Arrain Azokak arrantza eta gastronomia uztartu izan dauz betidanik, baina azken urteotan gastronomiak protagonismo handiagoa hartu dauela azpimarratu dabe antolatzaileek. Horregaitik, aurtengo edizinoan itsasoaren zaintza, konpromisoa eta arrantzaren inguruko kontzientzia berreskuratu gura izan dira, azokaren ardatz nagusietako bat bihurtuz.