Skip to main content

Adimen artifiziala enpresa txikietan lurreratuko da

Lanbide Ekimenak, SPRIgaz lankidetzan, tailer ibilpide bat bultzatzen dau autonomoei eta ETEei beren negozioak digitalizatzen laguntzeko.

Adimen artifiziala enpresa teknologiko handientzat gordetako alkarrizketa izateari itxi deutso. Gernika-Lumon, eraldaketa digitalak bidea edegi gura dau Internetek, automatizazinoak eta komunikazino digitalak gero eta gehiago baldintzatzen daben merkatura egokitu gura daben saltoki, autonomo eta enpresa txikerren artean.

Asmo horregaz, Gernika-Lumoko Enpresa Ekimenen Zentroak, Lanbide Ekimenak Zentroak, enpresak digitalizatzeko ibilpide barri bat jarriko dau martxan aurten, SPRIrekin eta Inaplantariak-en laguntza teknikoagaz, adimen artifiziala eta tresna digitalak ardatz dabezan lau tailer praktikoz osotuta. Saioak bagilaren 9an, irailaren 22an, urriaren 20an eta zemendiaren 24an egingo dira, beti be 10:00etatik 13:00etara, Gernika-Lumoko Alhondiga kaleko 6. zenbakian dagoen ikastetxeko prestakuntza-gelan.

Ekimena ez da barria udalerrian. Lanbide Ekimenak ekimenak ekintzailetzari, enpresen modernizazioari eta tokiko negozioen digitalizazinoari lotutako hainbat ikastaro jaso dauz azken aldian. Besteak beste, enpleoari eta konpetentzia digitalen garapenari aplikautako adimen artifizialagaz lotutako ekintza barriak, SPRIgaz batera bultzatutakoak.

Programa bagilean hasiko da, atazak automatizatzera eta AA tresnen bidez akatsak murriztera bideratutako tailer bategaz. Ondoren, negozioen presentzia digitala hobetzeko, hedapen-kanpainak dinamizatzeko eta laguntzaile birtualak eta enpresa baten eguneroko kudeaketari aplikautako urtenbide mobikorrak erabiltzen ikasteko saioak iritsiko dira.

Prestakuntza bost eta zortzi persona arteko talde txikietan egingo da, ikaskuntza praktikoagoa eta personalizatuagoa errazteko. Eskaeraren arabera, erakundeak ez dau baztertzen talde barriak prestetea eta banakako saioak be eskaintzea.

Gernika-Lumoko Udaleko Ekonomia Sustapeneko zinegotzi Jon Lejarragak ekimena aldaketa teknologikoko prozesuetan tokiko sare ekonomikoari laguntzeko udal-estrategiaren barruan kokatzen dau. “Enpresa txikiek eta tokiko merkataritzak oraintsu arte konpainia handientzat gordetako tresnak eskura izatea gura dogu. Digitalizazinoa ez da etorkizuneko aukera bat, orainaren beharra da ”, esan dau.

Interesaduek izena emon daikie edo informazino gehiago eskatu Lanbide Ekimenak Zentroan (Alhondiga kalea 6). Antolatzaileek aldez aurretik izena emotea gomendatzen dabe, talde bakotxerako aurreikusitako plaza kopurua mugatua dalako.

Rugby Eliteko finala: GERNIKA R.T vs. CRC POZUELO RUGBY

9-24 galduta, basurdeek beste urte bat itxaron beharko dabe Ohorezko Mailara igoteko. Pena handiz denboraldia agurtu behar izan dabe oraingoan Gerniak Rugby Taldeko jokalari, staff tekniko eta zaleek. Halan da be sekulako giroa piztu eta animazio esanguratsua burutu eben gernikarrek une orotan Gerniko taldea animatuz.

Hlan da be, Tamalez, Talde madrildarra nagusi izan zan neurketaren tarte askotan, izan be, ekimena eroan eban markagailuan bigarren zatian eta euskal taldearen azken bultzadari eusten jakin eban errugbi nazinonalera itzultzeko.

Finala tentsino handiz hasi zan eta oina izan zan protagonista nagusia. Izan be, Beau Peartek laster aurreratu eutsan Gernikari zigor kolpe bategaz, baina Wayne Gardnerrek zehaztasun beragaz erantzun eutsan CRC Pozuelori eusteko. Kolpe-trukeak lehen denpora oso orekatua ezarri eban.

Bigarren zatian, Pozuelok aurrerapausua emon eban Gardnerren ostikoagaz 45.minutuan, eta, handik gitxira, Pedro Arraizaren entseguagaz. Gernikak Pearten beste zigor kolpe bategaz ernatzun eban baina Jorge Garretaren entseguak jarraitu eban markagailuan, Gardnerren osteko konbertsinoaz gain.

Gernikak ez eban amore emon, bere jenteak bultzatuta azkeneraino estutu baitzuen. Peart barriro agertu zan aldea murrizteko zigor kolpe bategaz, eta, tarte erabagigarrian, entsegu eraldatua sinatu eban, 19-24koa jarri eta tentsino guztia amaierara itzuliz. Halan da be, CRC Pozuelok azken minutu horreek ondo erabiltzen jakin eban, euskal taldearen azken kanporaketei eutsiz eta igoera bat balio dauen garaipena itxiz.

19-24ko finalak CRC Pozuelo Rugby taldearen lehiarako irmetasuna saritzen dau. Torrealday Gernika Rugby Taldeak beste urte bat itxaron beharko dau helburua betezeko.

Arrain Azoka arrakastaz amaitu da asteburu honetan, Bermeon

Antolatzaileek lehen balorazio “oso positiboa” egin dute, eta milaka lagun batu dira maiatzaren 22tik 24ra bitartean herrian, gastronomiaz, kulturaz eta itsaso giroaz gozatzeko.

Eguraldi onak lagunduta, jendez bete dira Lamera, Portuzaharra eta azokako gune guztiak. Postuetako arduradunek salmentak “oso onak” izan direla nabarmendu dute, eta aurten lehen aldiz antolatutako Pop-Up Kresaltsua guneak ere harrera bikaina izan du.

Arrakasta handia izan du, gainera, karpa solidarioak. Marmitakoa eta hegaluze errea dastatzeko ilara luzeak sortu dira asteburu osoan, eta prestatutako guztia agortu egin da. Bildutako dirua haurrei lotutako osasun tratamenduetara bideratuko da.

Aurtengo edizioak itsasoaren zaintza eta jasangarritasuna izan ditu ardatz, “Itsasoa zaindu, bizia dastatu” lelopean. Horren baitan, tailerrak, familia-jarduerak eta sentsibilizazio ekimenak antolatu dira. Euskararen presentzia ere nabarmena izan da azokako espazioetan, Eskueran proiektuaren bidez.

Asteburuan ez dira falta izan musikak, dantzek eta kale animazioek sortutako giroa. Fanfarreak, erraldoiak, txistulariak eta danborradak kalez kale ibili dira, Bermeoko nortasuna eta tradizioa erakutsiz.

Nadia Nemeh Shomaly alkateak eskerrak eman dizkie antolakuntzan parte hartu duten guztiei, baina aldi berean kezka agertu du domeka goizean Portuzaharra hondakinez beteta azaldu izanagatik. Gogorarazi du jai giroa eta ingurumenarekiko errespetua bateragarriak direla.

Arrain Azoka Elkarteak datozen egunetan egingo du aurtengo edizioaren balorazio sakonagoa.

Arratzuko Jaiak hasi dira

Maiatzaren 22tik maiatzaren 26ra Arratzuko jaiak ospatzen ari dira. Barikuan jaien hasiera izan zan pregoia eta txupinagaz, ostean buruhandien kalejira izan zan. 21.00etan Sartenekoa izan zan era ostean erromeria. Zapatuan Goizean goiz Pottokak iza ziren, ostean Herri Kirolak, Bizkaiko Lasti Bostatze Txapelketagaz. 15:00etan Heri bazkaria izan eben eta arratsaldeko Umeentzako ekintzak egin ziren, Ehunzangoren eskutik Horrez gain, Herritarren arteko irrintzi trxapelketa egin eben eta ostean Playback eta erromeria izan zan, DJaz gain.

Gernika-Lumoko XXXVIII.Milla ospatu da

Asteburu kirolzalea izan da Gernika-Lumoko kaleetan. Zapatuan itxelezko giroa bizi izan zan Don Tello kalean. 16.00etatik aurrera hasi ziren; lehenengo, gaztetxoenak, eta, ostean, Seniorrak. Eskola ezberdinetako ume guztien txandak giro ausart, hunkigarri eta animazioz betateakoak izan ziran. 2013 eta ostean jaiotako umeak parte hartu eben; eta, ostean, sub-16 eta sub-18 taldeek parte hartu eben. Sub-16koak 2011 eta 2012an jaiotakoak dira, sub-18koak, barriz, 2009 eta 2010ean jaiotakoak; eta, absolutukoak 2008 edo zaharragoa direnak.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan