Skip to main content

Arratzuko jaiek amaiera biribila izan dabe

Festa giroan bizitako asteburu esanguratsu baten ostean, eguraldiak lagunduta, Arratzuko jaiek ezin hobeto amaitu dabe Arratzuko Pinapolak Otxotearen kantu hunkigarriekaz.

Jai gizoa mezagaz hasi zan, ostean bazkaria izan eben eta arratsaldez Oier Jurado Magoaren ikuskizuna, txokolate beroa eta Arratzuko Pinapolak Otxotearen kontzertua izan eben.

Jai giro polit honi amaiera emoteko Abesti ezagunak eta ondo entonatuak kantau eben. Herritarrek abestu eta dantzatu egin eben txokolate beroa dastatu ostean. Izan be, Arratzuko Ponapolak Otxotearen kontzertuaren aurretik txokoloatea hartzeko aukera izan eben bertaratutakoek. Nahiz ta herriko bazkari errikoia izan eta bapo-bapo amaitu, tartetxo bat izanb eben ahahain gozo dagoen txokolatearentzako.

Robotika eta programazioa ikasteko jarduerak izango dira udan

Gernika-Lumon antolatutako kanpamentu teknologikoak bueltan dira Aste Santuko esperientziak harrera ona izan ondoren eta 56 plaza eskainiko dabez Busturialdea-Urdaibaiko adinbakoentzat
Teknologiak ez dauz bulegoak edo lan-guneak soilik hartzen.

Aisialdi hezitzailean eta denpora librean be parte hartzen hasi zan. Uda honetan, Busturialdea-Urdaibaiko haur eta nerabeek programazinora, elektronikara eta robotikara hurbiltzeko aukera izango dabe barriro, Gernika-Lumon antolatutako kanpamentu teknologikoen edizino barri baten bidez.

Haur Olinpiadak ospatuko dira, Bermeoko Artza Frontoian

Bermeoko Udalak eta Taraska Atletismo Taldeak elkarlanean antolatutako ekimenaren helburua da haurrek atletismoaren oinarrizko modalitateak ezagutzea eta kirolaren balioez gozatzea.

Goizeko 10:00etan hasiko den jardunaldian, parte-hartzaileek hainbat probatan aritzeko aukera izango dute: altuera jauzia, vortex jaurtiketa, oztopo-lasterketak eta abiadura-probak, besteak beste.

Antolatzaileek azaldu dutenez, urtez urte handia izaten da parte-hartzea, eta aurten ere harrera zabala espero dute. Izena emateko, ikasleek euren ikastetxeetara jo beharko dute, eta dortsala bertan jasoko dute.

Aurten, gainera, ekimenaren alderdi pedagogikoa indartu nahi izan dute. Horretarako, Taraska Atletismo Taldeak saio didaktiko berezi bat prestatu du herriko ikastetxeentzat, atletismo-probak Soin Hezkuntzako klaseetan lantzeko.

Bermeoko Udalak herriko neska-mutil guztiak animatu ditu parte hartzera, eta azpimarratu du horrelako ekimenek txikitatik bizimodu aktiboa eta kirolarekiko atxikimendu positiboa sustatzen laguntzen dutela.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan