Skip to main content

269 preso errepublikar omendu dabez Zalloko hilerrian

Gernikako Zalloko hilerrian egin dabe gaur 269 In Memoriam oroimen ekitaldia. Pipergorri Elkartea-k antolatuta, Gernikako Gerra Presoen Ospitale Militarrean hildako 269 preso errepublikarrak gogoratu dabez.

Aurtengo ekitaldian, lehen aldiz, hainbat senidek euren testigantzak partekatu dabez. Kataluniatik, Extremaduratik eta Asturiasetatik etorritako familiek urte luzez isilean gordetako istorioak azaldu dabez, frankismoaren errepresioak eta isiltasunaren legeak markadutako bizipenak gogora ekarriz.

Omenaldian, presoen izen-abizenak eta jatorriak banan-banan irakurri dabez, eta krabelinak banatu dabez oroimenaren ikur gisa. Antolatzaileen esanetan, biktimen memoria berreskuratzea eta hareen istorioei lekua egitea ezinbestekoa da memoria historikoa eta kolektiboa bizirik manteniduteko.

ARRAIN AZOKA PRO 2026 jardunaldia egin dute Bermeon

Ekonomia Urdinaren inguruko lankidetza, berrikuntza eta garapen ekonomikoa sustatzeko helburuarekin ein dabe hau.

45 lagun inguru elkartu ziren joan den barikuan Bermeon egindako jardunaldian. Bertan izan ziren enpresetako ordezkariak, Lanbide Heziketako zentroak, administrazio publikoko kideak eta itsas zein irristatze ekosistemako agenteak.

Helburua argia izan zen: Ekonomia Urdinaren esparruan lankidetza sareak indartzea eta sektorearen etorkizunerako estrategiak partekatzea.

Ekitaldiaren hasieran, hainbat erakundetako ordezkariek hartu zuten hitza. Maite Caruezo Bermeoko Udaleko zinegotziak, Cristina Mugika Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasuneko eta Kanpo Sustapeneko zuzendari nagusiak eta Ixone Soroa Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendariak Ekonomia Urdinaren inguruko lan-ildo estrategikoak aurkeztu zituzten.

Mendatako Udalak Argane baserrirako bidea konpondu dau Marmiz auzoan

Mendatako Udalak amaitu dauz Marmiz auzoko Argane baserrira doan bidea konpontzeko lanak, herritarren mobikortasuna eta segurtasuna hobetzeko helburuagaz. Jarduketaren bidez, bidearen zoladura barritu eta irisgarritasun-baldintzak hobetu dira, erabiltzaileen joan-etorriak errazteko.

Proiektua Mendatako Udalak sustau dau, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa jaso dau, 40.716 euroko dirulaguntzaren bidez. Obraren aurrekontu osoa 47.795 eurokoa izan da.

Lan hauen bidez, udalerriak landa-eremuetako azpiegiturak mantenidu eta hobetzeko dauen konpromisoa berretsi gura izan dau, auzo guztietan bizi-kalitatea hobetzen eta bermatzen jarraitzeko.

Mendatako Udalak eskerrak emon gura deutsez auzotarrei obrek iraun daben bitartean erakutsitako ulermenagatik eta lankidetzagaitik.

Bermeoko Udalako Osoko Bilkurak hasieraz onartu du herriko oinezko guneak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa

Araudi berriak Alde Zaharra eta Portuzarra hartzen ditu, eta 2016tik antzemandako behar berriei erantzutea du helburu.

Udal gobernua osatzen duten EH Bilduk eta Guzanek alde bozkatu dute; EAJ-PNVk, berriz, kontra. Aldaketek baimenetarako irizpide bateratuak ezarriko dituzte, etxebizitza turistikoen erabilera arautuko dute eta Portuzarrean trafiko murrizketa indartuko dute.

Nadia Nemeh Shomaly alkatearen esanetan, helburua da “mugikortasuna eta bizikidetza uztartzea” eta herritarrentzat espazio seguruago eta atseginagoak sortzea. Orain arte, Portuzarrerako 400 baimen eskaera inguru jaso ditu Udalak.

Eskolarteko Antzerki Astea amaituko da asteburu honetan

Kale antzerki esanguratsu batek jarriko dau azken emonaldia Gerniak-Lumoko kaleetan, zehazt mehatz Merkurion izango da, eguerdiko 13:00etan Bertan Panoli Kabareta Ganso eta Ciaren eskutik kale antzerkiaren emonaldia eingo dabela iragarri dabe Eskolarteko antzerki astearen antolatzaileek. Hau publiko orokorrari zuzenduta egongo da.

Bestalde, esan behar da sekulako arrakasta izan dauela umeen antzerki aste honek. Izan be, bakearen uriko ikastola eta eskola ezbardinak tarimara igon eta ondo baino hobeto antzeztu dabe beste ikuste batzuen aurrean. Maiatzaren 17tik 28ra oizmendik grabautako antzerki anitz izan dira, Lehen egunean aurkezpena egin eben, eta ostean Urretxindorra, Barrutua Herri Eskola, Gernika NBhi, Seber Altube Ikastola, Mertzede Ikastola, Barrutualde BHI, Allende Salazar eta San Fidel Ikastolaren txanda izan da. Hemen antzerki bakotxaren une batzuk.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan