Skip to main content

269 preso errepublikar omendu dabez Zalloko hilerrian

2026/06/01

Gernikako Zalloko hilerrian egin dabe gaur 269 In Memoriam oroimen ekitaldia. Pipergorri Elkartea-k antolatuta, Gernikako Gerra Presoen Ospitale Militarrean hildako 269 preso errepublikarrak gogoratu dabez.

Aurtengo ekitaldian, lehen aldiz, hainbat senidek euren testigantzak partekatu dabez. Kataluniatik, Extremaduratik eta Asturiasetatik etorritako familiek urte luzez isilean gordetako istorioak azaldu dabez, frankismoaren errepresioak eta isiltasunaren legeak markadutako bizipenak gogora ekarriz.

Omenaldian, presoen izen-abizenak eta jatorriak banan-banan irakurri dabez, eta krabelinak banatu dabez oroimenaren ikur gisa. Antolatzaileen esanetan, biktimen memoria berreskuratzea eta hareen istorioei lekua egitea ezinbestekoa da memoria historikoa eta kolektiboa bizirik manteniduteko.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan