Skip to main content

Haur Olinpiaden unea izan da Bermeon

Artza Forntoian herritar ugari bildu dira Bermeoko Haur Olinpiaden txapelketa bizitzeko. Irrikitan eta kirola eiteko gogo osoz zenbait haurrek jarritako frogen oztopoak gainditu eta ezin hobeto pasatu dabe haur olinpiada hauetan. Maila guztietako umeak batu dira eta bertaratutako umeak zein euren gurasoek, gradetan, Taraska Atletismo Taldearen antolakuntzari esker lasterketa dibertigarriak bizi izan dabez.

Gernika-Lumoko Millaren XXXVIII.edizinoa

Gernika Lumoko XXXVIII.Millaren barruan gaude, San Juan Kalean. Bertan zenbait korrikalari bildu idra bakotza bere kamiseta eta lasterketa egiteko irrikaz. Izan be, urduritasuna, poztasuna zein lehiakortasuna antzeman izna dira hain ospetzsu bilakatu den fenomeno honetan. Horregatik, Gure kirolbai programa honetan, Gernika-Lumoko kirolari asko batu dira, ume zein ez hain umeak direnak. Izan be, umetxoenak, bakoitza bere ikastetxearen elastikoagaz atera da korrika eitera. 2013 eta ostean jaiotako umeak hasi dira lehenengo. Eta tandak eta tandak izan dira, buelta bat eta bikoak, adinaren arabera.

Goizeko 16:00etatik bere asko pasata egon dira be bertan guraso eta ikusleak, animatzen. Ohiuak eta korrikalarien izenak entzun dira. Lasterketa bukauta, ume guztiek euren jatekoa hartzeko aukera izan dabe. Milla hau amaitu baino lehen profesional mailara doazen atletismo taldeko zein sub 16 eta 18 kategoriatakoen txanda heldu da. Hauek kilometro gehiago egin dabez. Amaitzeko absolutuek azken erakustealdia eman dabe, korrika eginez. Bertan 2008 urtean edo arinago jaiotakoek parte hartu izan dabe.

Gernika-Lumoko Etorkizuneko udal liburutegia aurrera doa gauzatze proiektua eta lanen zuzendaritzaren lizitazinoarekin

Gernika-Lumoko Udalak urrats barri bat emon dau etorkizuneko udal liburutegia sortzeko. Horretarako, Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforman argitaratu dau Pasealekuko eskola publiko zaharren hegoaldeko eraikina birgaitzeko proiektua idazteko eta obra zuzentzeko lizitazinoa.

1927an eraikitako eraikin enblematiko hau egungo beharretara egokitutako kultur ekipamentu moderno bihurtuko da, aldi berean bere nortasun arkitektonikoaren elementu adierazgarrienak babestuz. Udalak 1,5 milioi euroko inbersinoa bideratuko dau esku-hartze horretara.

Interesa daben enpresek hilaren 18ra arte aurkeztu ahal izango dabez proiektuak. Esleipen-irizpideen artean balorauko dira, proposamen ekonomikoaz gan, lanak idazteko eta gauzatzeko epeak murriztea eta aurkeztutako proposamenen kalidade teknikoa.

Esku-hartzea Iruñako Moest Sociedad Microcooperativa estudioak, Saioa Lafón Los Arcos arkitektoagaz batera, egindako “1927” proposamenetik abiatuta egingo da. Proposamen horrek irabazi eban Udalak deitutako ideien lehiaketa, beste hamabi hautagairen aurrean.

Erreka garbiketarako ekimena burutuko dabe datorren ekainaren 14an Gernika-Lumon

Datorren ekainaren 14an, domekan, erreka garbiketarako ekimenari ekingo deutsie Gernika-Lumon. Bertaratu gura dabenek goizeko 10:00etan dabe hitzordua Idigako aparkalekuan. Ihobek koordinaduta eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dauen erreka garbiketa hau Gernika-Lumoko Udalak antolatzen dau. Halaber, Let ‘s Clean Up Europe kanpainaren barne kokatzen da Gernika-Lumoko garbiketa hau. Ekimen honen helburua hondakinek eta legez kanpoko isurketek kutsatutako naturguneak garbitzea da eta ikastetxeak, enpresak, udalak eta, oro har, gizartea aktiboki inplikatzea bilatzen dau.

Giro bikaina izan da XII. Mendi Jaian

17 kilometroko lasterketa luzeak eta 8,5 kilometroko probak parte-hartzaileen ahalegina eta maila handia erakutsi dabez, eta sari banaketan irabazleak zein gainerako saridunak txalotu dabez. Antolatzaileek bereziki nabarmendu dabe gazteen parte-hartzea eta mendizaletasunaren alde egindako lana.

Kirolaz gan, alkartasunak be bere tokia izan dau: izen-emate bakotxeko euro bat Fenomenoak saskibaloi taldeari bideratu jako. Eguna pasta-janarekin eta sari banaketa ekitaldiagaz amaitu da, kirola, familia-giroa eta alkartasuna uztartuz beste behin.

Ume eta gaztetxoen dantza emonaldia izan da Bermeon

Asteburu honetan zenbait Bermeotar bildu dira Artza Forntoian Euskal Herriko Kulturagaz bat egiteko. Izan be, urtero antolatzen dan eta oraingoan Alkartasuna Dantza Taldearen 50.urteurrenagaz bat egin dauen dantzaldi esanguratsua bizi izan dabe Bermeon.

Bertan, Euskal Kanta ezbardinen dantzak burutu dabez, eta jente-artean kanta horren berbak entzun izan dira. Hunkigarria izan da orokorrean, egia esan, funtzino bakotxean txalo zaparrada bategaz agurtu dabez protagonistak. Umetxoenak be euskal kulturagaz bat ein dabe dantza mitikoenak dantzatuz.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan