Skip to main content

Ekoetxea zentroak klima-alaketari buruzko erakusketa barria aurkeztu dau

Ingurumenaren Mundu Egunaren harira, hainbat jarduera egin dira Urdaibain, herritarren artean ingurumenarekiko kontzientzia eta jasangarritasunaren aldeko ohiturak sustatzeko.

Urdaibain, Ekoetxea zentroak klima-aldaketari buruzko erakusketa iraunkor berria aurkeztu dau. “Klima aldaketa: hemen eta orain” izeneko erakusketak bisitariak modu murgiltzaile eta didaktikoan hurbiltzen ditu gaur egun planetak bizi daben erronka nagusietako batera. Erakusketak klima-aldaketaren oinarri zientifikoak azaltzeaz gain, fenomeno horrek lurraldean eta eguneroko bizitzan dituen ondorioak erakusten ditu. Aurkezpenean parte hartu dute, besteak beste, Josu Bilbao Ingurumeneko sailburuordeak eta Adolfo Uriarte Natura Ondare eta Klima Aldaketara Egokitzeko zuzendariak.

Hitzordu garrantzitsua izango da berriro ere IV.Serrats Aldapa Xtreme dala-ta

2023an sortu zen ekimen hau Bermeo, bere ingurunea eta bertako jendea ezagutarazteko helburuarekin. Hasieratik, ordea, kirol erronkaz harago joan nahi izan du, izaera solidarioa ere bere baitan hartuz. Lehen edizioan Eutsi Gogor Danok Batera elkartea lagundu zuten, eta azken urteetan ASPANOVAS minbizia duten haur eta familien aldeko elkarteari babesa ematen jarraitu dute.

Aurten ere, parte-hartzaileek Urdaibaiko paraje ikusgarriak zeharkatuko dituzte, elkartasunaren alde pedalak emanez. Antolatzaileek azaldu dutenez, bi ibilbide prestatu dituzte: bata laburragoa eta bestea luzeagoa, txirrindulariei Urdaibai beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera eskainiz. Ohiko bideetatik aldenduta, naturaz gozatzeko eta erronka fisikoari aurre egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Udalak martxan jarri dauz autobus-geltokiko komun publikoak osorik barritzeko lanak

Lanek espazioaren berrantolaketa osoa aurreikusten dabe, unisex erabilerako hiru komunontzi kabina eta mobikortasun urriko pertsonentzat egokitutako bat izango dauzana. Esku-hartzeak mendekotasun horreek egungo erosotasun-estandarretara egokitzeko premiari erantzuten deutso, udalerriko zirkulazino-puntu nagusietako batek emoten dauen zerbitzua hobetuz.

Gernika-Lumoko alkate José María Gorroñok azpimarratu dauenez, ‘Azpiegitura txikiak be garrantzitsuak dira herritarren bizi kalidaderako. Geltokiko komunak egunero pertsona askok erabiltzen duten oinarrizko zerbitzua dira, eta berritze horri esker, instalazino erosoagoak, irisgarriagoak eta egungo beharretara egokituak eskainiko dira ”.

Gainera, proiektuak KZguneari lotutako komun independente bat prestetea jasotzen dau, ekipamentu horren erabiltzaileen beharrei erantzuteko.

Erabarritzea 41 metro karratuko azaleran egingo da, eta 78.400 euroko aurrekontua dau.

Udalaren ustez, bere eragina esanguratsua izango da geltokiaren erabiltzaileen egunerokoan. Jarduketari esker, instalazino modernoagoak, irisgarriagoak eta egungo beharretara egokituak izango dira.

Maiatzeko Ezetz Jakin lehiaketako saridunak iragarri dira

Irabazle nagusia Bego Zabaleta izan da bi lagunentzako asteburuko otordua irabaziz. Guztira 52 galdetegi jaso dabez, bai online eta bai esku orrietan. Parte hartze guztien artean banatzen dan 20 euroko bonoa Oscar Duñabeitiak eskuratu dau. Orain ekaineko galdetegia martxan dagoela azaldu dau Berbalaguneko kidea dan Ibai Urrutiak, xehetasun gehiago aitatuz eta ikasturteko azkena izango dala azpimarratuz.

Ingurumenaren Eguna ospatu dabe Gernika-Lumoko Institutuan

Ingurumenaren Egunaren harira, Gernika-Lumoko ikastetxe bateko ikasle eta irakasleek elikadura ekologikoaren eta ingurumenaren zaintzaren inguruko jardunaldi berezia egin dute. Bidezko Elikadura elkartearen laguntzarekin lau tailer antolatu dira, ikasleek bertatik bertara ikas dezaten kontsumo arduratsuaren garrantzia.

Sukaldaritza tailerrean, Mungiako artoarekin egindako taloak prestatzen ibili dira. Ondoren, taloak txokolate ekologikoarekin edo Errigoitiko txistorrarekin bete dituzte, bertako produktuen balioa ezagutuz.

Horrez gain, hainbat elikagairen arteko konparaketak egin dituzte. Esaterako, bertako txistorra eta industriala alderatu dituzte; baita bertako ogia eta baguette industriala ere. Gazten kasuan ere, tokiko ekoizleen produktuak eta industria handikoak konparatu dituzte. Gerezien jatorria ere aztergai izan da, Nafarroako gereziak eta urrunetik ekarritakoak alderatuz.

Yogurraren kasuan, Bizkaiganeko produktuak eta supermerkatuetako yogurrak aztertu dituzte, kalitatea, osagaiak eta jatorria kontuan hartuta.

Gernika-Lumoko asteburua kulturaz beteta dator

Gernika-Lumoko Kultur Etxeak asteburu honetarako hainbat kultur ekitaldi prestatu ditu. Ekainaren 5ean, ostiralean, dantzak hartuko du protagonismoa Lizeo Antzokian, Ziomara Hormaetxe konpainiaren “Lattice” ikuskizunarekin. Emanaldia 20:00etan izango da, eta sormen garaikidea eta mugimenduaren indarra uztartuko ditu oholtza gainean.

Santanapeko Polikiroldegian 272 eguzki-plaka instaletako obrak abian dira

Santanape kiroldegiak eraikineko estalgian planta fotovoltaiko bat jartzeko obrak hasi dauz. Jarduera horren bidez, Gernika-Lumoko Udalak udalerrian jarduera gehien dauen kirol-instalazioetako baten energia-kontsumoa murriztu gura dau.

Esku-hartzearen arabera, 272 eguzki-panel jarriko dira gitxi gorabehera 650 metro koadruko azaleran. Behin amaituta, instalazinoak 122 kilowatt puntako potentzia (kWp) lortuko dau.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan