Ingurumenaren Eguna ospatu dabe Gernika-Lumoko Institutuan
Ingurumenaren Egunaren harira, Gernika-Lumoko ikastetxe bateko ikasle eta irakasleek elikadura ekologikoaren eta ingurumenaren zaintzaren inguruko jardunaldi berezia egin dute. Bidezko Elikadura elkartearen laguntzarekin lau tailer antolatu dira, ikasleek bertatik bertara ikas dezaten kontsumo arduratsuaren garrantzia.
Sukaldaritza tailerrean, Mungiako artoarekin egindako taloak prestatzen ibili dira. Ondoren, taloak txokolate ekologikoarekin edo Errigoitiko txistorrarekin bete dituzte, bertako produktuen balioa ezagutuz.
Horrez gain, hainbat elikagairen arteko konparaketak egin dituzte. Esaterako, bertako txistorra eta industriala alderatu dituzte; baita bertako ogia eta baguette industriala ere. Gazten kasuan ere, tokiko ekoizleen produktuak eta industria handikoak konparatu dituzte. Gerezien jatorria ere aztergai izan da, Nafarroako gereziak eta urrunetik ekarritakoak alderatuz.
Yogurraren kasuan, Bizkaiganeko produktuak eta supermerkatuetako yogurrak aztertu dituzte, kalitatea, osagaiak eta jatorria kontuan hartuta.