Skip to main content

Txakolina eta gazta izango dira protagonista Gernikako urteko lehen Azoka Berezian

Gernika-Lumok urteko lehen Azoka Berezia hartuko du zapatu honetan, ekainaren 6an, 09:00etatik 14:00etara bitartean, Merkatu Plazan. Urdaibaiko produktu enblematikoek hartuko dute protagonismoa hitzorduan: txakolinak eta gaztak, hain zuzen ere. Bisitariek produktu horien erakusketa eta dastaketaz gozatzeko aukera izango dute, baita bertan erostekoa ere. aren ohiko giroa osatuz. uko dute, eskualdeko erreferente nagusietako bat izanik.

Busturialdea Urdaibaiko Eskualdeko Plan Estrategikoa: Planak Busturialdea-Urdaibain bizi diran pertsonen bizitza hobetzeko 13 proiektu traktore garatzea jasotzen dauala ikusi dogu.

Busturialdea Urdaibaiko Eskualdeko Plan Estrategikoa: Planak Busturialdea-Urdaibain bizi diran pertsonen bizitza hobetzeko 13 proiektu traktore garatzea jasotzen dauala ikusi dogu Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Diputatuaren eskutik.

Ume eta gaztetxoen dantza emonaldia, Alkartasuna Dantza Taldea

Asteburu honetan zenbait Bermeotar bildu dira Artza Forntoian Euskal Herriko Kulturagaz bat egiteko. Izan be, urtero antolatzen dan eta oraingoan Alkartasuna Dantza Taldearen 50.urteurrenagaz bat egin dauen dantzaldi esanguratsua bizi izan dabe Bermeon.

Bertan, Euskal Kanta ezbardinen dantzak burutu dabez, eta jente-artean kanta horren berbak entzun izan dira. Hunkigarria izan da orokorrean, egia esan, funtzino bakotxean txalo zaparrada bategaz agurtu dabez protagonistak. Umetxoenak be euskal kulturagaz bat ein dabe dantza mitikoenak dantzatuz.

Abian da 2026-2027 ikasturteko aisialdiko begirale ikastaroan izena emateko epea

Gazteei prestakuntza eta garapen aukerak eskaintzea da Bermeoko Udaleko Gazteria Sailaren helburu nagusietako bat. Ildo horretan, 2026-2027 ikasturterako aisialdiko begirale ikastaroa antolatu dau, hezkuntza ez-formalean eta aisialdi hezitzailean interesa daben gazteei zuzenduta. Bereziki, ume eta gaztakaz heziketa-lanetan jardun gura dabenentzat aukera ezin hobea izango da, euskeran eta balio hezitzaileetan oinarritutako prestakuntza jasotzeko.

Ikastaroa gainditzen dabenek Ume eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua eskuratuko dabe, Eusko Jaurlaritzak homologaua. Prestakuntza metodologia parte-hartzaile baten bidez garatuko da, tokiko errealidadera egokituta, eta feminismoa, parte-hartzea, aniztasuna eta kulturartekotasuna izango dauz ardatz. Helburua da aisialdi hezitzailearen eta euskeraren sustapenean eragile aktibo izango diran begiraleak prestatzea.

Ikastaroa 2026ko urriaren 17an hasiko da, eta 2027ko apirilaren 24an amaituko da. Izena emoteko epea urriaren 9ra arte egongo da zabalik, plazak lehenago beteten ez badira. Interesdunek Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzura (GIZ) jo beharko dabe, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean, eta bertan izen-emate orria bete.

Prestakuntzaren saio teorikoak eta praktikoak ikasturte osoan zehar banatuko dira. Horietatik bederatzi asteburu Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean egingo dira, zapatuetan, 10:00etatik 18:30era bitartean, bazkaltzeko etenaldiagaz. Horrez gan, beste hiru asteburu La Arboledako aterpetxean egingo dira, zapatuko 10:00etatik domekako 15:00etara.

Ikastaroak bi atal izango dauz: alde teorikoa, 150 ordukoa, eta praktikoa, 160 ordukoa. Titulua lortzeko, nahitaezkoa izango da bi atalak gainditzea.

Parte hartu ahal izateko, ikasleek 2027an 18 urte bete beharko dabez, gitxienez, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua euki. Ikastaro osoa euskeraz eskainiko danez, ezinbestekoa izango da hizkuntza horretan behar adinako gaitasuna izatea.

Prestakuntzaren helburu nagusien artean dagoz gizartean eragiteko eta gizartea eraldatzeko kontzientzia kritikoa lantzea; aisialdiko jarduerak planifikatzeko, dinamizatzeko eta ebaluetako beharrezko tresnak eskuratzea; talde-lanerako gaitasunak garatzea; umeen eta gazteen errealidade soziokulturalak ezagutzea; eta hausnarketa kritikoa nahiz sormena sustatzea.

Matrikularen prezioa 360 eurokoa izango da 35 urtetik beherako eta Bermeon erroldatutako gazteentzat; gainerakoentzat, barriz, 460 eurokoa. Zenbateko horretan sartuta dagoz La Arboledako aterpetxean egingo diran hiru egotaldiak, mantenu osoagaz.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan