Gernika-Lumoko Etorkizuneko udal liburutegia aurrera doa gauzatze proiektua eta lanen zuzendaritzaren lizitazinoarekin
Gernika-Lumoko Udalak urrats barri bat emon dau etorkizuneko udal liburutegia sortzeko. Horretarako, Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforman argitaratu dau Pasealekuko eskola publiko zaharren hegoaldeko eraikina birgaitzeko proiektua idazteko eta obra zuzentzeko lizitazinoa.
1927an eraikitako eraikin enblematiko hau egungo beharretara egokitutako kultur ekipamentu moderno bihurtuko da, aldi berean bere nortasun arkitektonikoaren elementu adierazgarrienak babestuz. Udalak 1,5 milioi euroko inbersinoa bideratuko dau esku-hartze horretara.
Interesa daben enpresek hilaren 18ra arte aurkeztu ahal izango dabez proiektuak. Esleipen-irizpideen artean balorauko dira, proposamen ekonomikoaz gan, lanak idazteko eta gauzatzeko epeak murriztea eta aurkeztutako proposamenen kalidade teknikoa.
Esku-hartzea Iruñako Moest Sociedad Microcooperativa estudioak, Saioa Lafón Los Arcos arkitektoagaz batera, egindako “1927” proposamenetik abiatuta egingo da. Proposamen horrek irabazi eban Udalak deitutako ideien lehiaketa, beste hamabi hautagairen aurrean.