Skip to main content

Udako Kirol-txapelketa barriro gauzatuko da aurten, 36 urtetik gorakoentzako kategoria barriagaz

Pasealekua barriro izango da, udan, Gernika-Lumoko topagune nagusienetakoa dan kirol-txapelketaren gunea. Udalak Pasealekuko Kirol Txapelketaren XXXIX. edizinoa aurkeztu dau. Hitzordu hori dagoeneko finkatuta dago tokiko egutegian, eta umeak, gazteak eta helduak hainbat astez bilduko dauz areto-futbolaren, saskibaloiaren eta esku pelotaren inguruan. Lehiaketa datorren bagilaren 15ean hasi eta abuztuaren 5ean amaituko da, ohiko sari-banaketagaz.Edizino honetan futbol-lehiaketan parte hartu ahal izango dabenen artean aldaketa egongo da. Erakundeak “senior +” izeneko kategoria barria sartu dau, 36 urtetik gorako jokalariei zuzendua. Asmoa da talde kopuru nahikoa inskribiduta badago, kategoria horrek liga propioa jokatzea. Bestela, parte-hartzaileak ohiko senior-lehiaketan parte hartu ahal izango dabe.

Gainera, partida batzuk grabadu egingo dira, jokalariek irudiak gorde daiezan txapelketaren oroitzapen gisa. Horretarako, ekipoek berariazko baimena emon beharko dabe inskripzino-prozesuan zehar.

Gernika-Lumoko Udalak antolatzen dau txapelketa, herriko zenbait kirol-klubekin lankidetzan, halan zelan Gernikako Lagunak Erabil Futbol Aretoa, Gernika Kesb eta Arkupe Sustabiz Kirol Elkarteagaz. Antolatzaileek ekimenaren garapenean parte hartzen daben beste erakunde batzuen lankidetza be eskertu dabe.

Erakundeak nabarmendu dauenez, txapelketaren helburua da kirola sustetea eta herritarrei udako hilebeteetan aisialdirako eta bizikidetzarako gunea eskaintzea.

ESANAS BAT eskolarteko XXXVI. Antzerki astea -Allende Salazar – Be water my friend

ESANAS BAT

Eskolarteko XXXVI. Antzerki astea

Allende Salazar

“Be water my friend”

ZUZENDARIA: Oihane Enbeita
GIDOIA: Oihane Enbeita
LAGUNTZAILEA: Dorleta Gortazar
SINOPSIA: Gure gorputzaren barruan itsaso bat dago. Baina zer gertatzen da emozioak kontrolatzen
saiatzen garenean? Emozioak kontrolatu eta gordetzeko agintzen digun barruko ahotsari “Doktore”
deitu diogu. “Doktore”-k dena neurtu, ordenatu eta kontrolpean eduki nahi du. Baina barruko uretan
tantak, olatuak eta ahotsak agertzen hasten dira: denetariko pertsonaiak, barne mundu kaotiko bezain
poetikoan. Azken batean, ausardia behar da barrura begiratzeko.
NORI ZUZENDUA: LH3tik aurrera
ANTZEZLEEN ADINA: 8-12 urte
ANTZEZLEAK: Udane Sahelices | Nikole Iriondo | Udane Arteatx | Aimar Garay | Ayelen Carrasco |
Malen Gabikaetxebarria | Ane Ozaeta | Adei Payo | Mireia Arroyo | Ania Verdegue | Laia Barcenilla |
Irati Isasi | Ione Oraindi | Izar Ibarguengoitia | Nahia Jimenez | Naia Aldamizetxebarria | Lea Enbeita
| Mara Gorroño | Maddi Ajuriagogeaskoa | Maule Agirre | Libe Larrinaga | Xare Garay | Maria
Gonzalez | Noa Aranda | Aines Olazar | Laia Fuentes | Izaro Magunazelaia | Jone Anparan | Beñat
Gandiaga | Iñaki Bidaguren | Aine Rivas | Laia Bayona | Aiuri Santamaria | Aimar Arroyo | Uxue Oar
| Maialen Agirre | Elur Enbeita | Mikela Learreta

ESANAS BAT – Eskolarteko XXXVI Antzerki astea- San Fidel Ikastola “Hil Lazarus Hill”

ESANAS BAT

Eskolarteko XXXVI Antzerki astea

San Fidel Ikastola

“Hil Lazarus Hill”
ZUZENDARIA: María Eugenia Ugalde
GIDOIA: María Eugenia Ugalde
SINOPSIA: Historian zehar krimenek publikoaren arreta harrapatu dute eta asko argitu gabe geratu dira
ahalegin handiak egin arren. Neguriko familia aberats bateko ugazaba, Lazarus Hill jauna, desagertu
egin da eta ikerketa hasi da…
NORI ZUZENDUA: DBH1etik DBH3ra
ANTZEZLEEN ADINA: 14-15 urte
ANTZEZLEAK: Ines Arruabarrena | Adriana Benito | Amaia Feijoo | Ane Gabikaetxebarria | Aner
Garatxena | Maialen Goirizelaia | Nahia Goitia | Haizea Guezuraga | Garazi Ibarlucea | Ane Izagirre
| Rida Khan | Alaitz Luaces | Katalin Miñaur | Ekai Oñederra | Lola Priante | Sara Spanu | Estibaliz
Torrado | Olatz Torrealday | Maddi Unda | Kerman Urkiaga | Osertz Urkiola | Irune Vazquez

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan