19-24 galduta, basurdeek beste urte bat itxaron beharko dabe Ohorezko Mailara igoteko. Pena handiz denboraldia agurtu behar izan dabe oraingoan Gerniak Rugby Taldeko jokalari, staff tekniko eta zaleek. Halan da be sekulako giroa piztu eta animazio esanguratsua burutu eben gernikarrek une orotan Gerniko taldea animatuz.
Bermeoko Udalaren etorkizunera begirako helburuak- Langileriaren arloan ere aldaketak aurreikusten dira, besteak beste postu berriak sortuko ituzuelako. zein beharri erantzuten diote neurri horiek?
Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Saria 2025 emoteko ekitaldia ospatu dau Gernika-Lumoko Kultur Etxean, eta Gloria Totoricagüenari emon jako saria, Politika Zientzietan doktore eta euskal diasporaren ikerketaren arloan nazinoarteko aditu nagusietakoari.
Totoricagüenaren ibilpide akademikoa eta dibulgatiboa autortu da ekitaldian zehar, bere ikerlanak modu erabagigarrian lagundu baitu munduan zehar banatutako euskal komunidadeen ezagutzan sakontzen eta Euskadiren kulturaren eta identidadearen nazinoarteko proiekzinoa indartzen.
Ana Urkiza, Eusko Ikaskuntzako presidenteak euskal kulturaren nazinoarteko dibulgatzaile nagusienetakotzat jo dau saritua, eta diplomazia kulturalarekin eta diasporaren azterketagaz dauen konpromisoa nabarmendu dau, euskal identidade kolektiboaren eraikuntzan funtsezko elementua baita. Era berean, Euskal Etxeei buruz eta euskal komunidadeek Euskadigaz dabezan loturei buruz hak egindako ikerketen garrantzia azpimarratu dau.
Saria jaso ondoren, Gloria Totoricagüenak azken hamarkadetan bere ikerketa-proiektuetan parte hartu daben persona guztiekin partekatu dau autortza hau. Bere hitzaldian, Boiseko Euskal Etxean izandako hastapenak ekarri dauz gogora, eta, ondoren, euskal diasporari eta identidadeari buruzko ikerketak bultzatzeko erakunde, unibersidade eta gobernu desbardinekin izandako lankidetza.
Ikertzaileak “Euskadi Globala” dalakoaren balioa aldarrikatu dau, hau da, hainbat herrialdetan euskal komunidadez eta Euskadiri lotutako pertsonez osotutako nazinoarteko sarea. Era berean, komunidade global horrek ekintza kolektiborako dauen gaitasuna indartzera animau dau, Euskadiren nazinoarteko presentzia irmetzen lagunduko daben proiektu kulturalak, akademikoak eta sozialak bultzatzeko.
Haziberri jaialdiaren 6. edizinoa aukeztu dabe Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan. Holan, uztailaren 15ean Silvia Pérez Cruz, Gari eta Maldanbera eta Esanezin izango dira Gernikako Europako Herrien Parkean.
Antolakuntzatik Haziberri ez dala soilik jaialdi bat, lankidetza sare sendo baten emoitza be badala azaldu dabe. Sare horrek egiten dau posible festibala urtez urte: boluntarioak, teknikariak, alkarteak, enpresak eta erakunde ugari alkartzen dira egitasmo honen inguruan, eta hareen guztien ekarpenik barik Haziberri ez litzatekela posible izango azpimarratu dabe.
Beste alde batetik, beste urte betez, Erronka Garbia ziurtagiriagaz lan egingo dabela aitatu dabe antolatzaileek.
Jaialdiaren 6. edizinoaren aukezpen ekitaldian Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputadua izan da be eta Haziberrik ingurumenarekiko dauen errespetua goraipatu dau.
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia hauek onartzeak webgune honetako nabigazio-portaera edo identifikazio bakarrak bezalako datuak prozesatzeko aukera emango digu. Adostasuna ez emateak edo adostasuna kentzeak zenbait ezaugarri eta funtziori kalte egin diezaieke.
Funtzionala
Always active
The technical storage or access is strictly necessary for the legitimate purpose of enabling the use of a specific service explicitly requested by the subscriber or user, or for the sole purpose of carrying out the transmission of a communication over an electronic communications network.
Preferences
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Statistics
The technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes.The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketing
The technical storage or access is required to create user profiles to send advertising, or to track the user on a website or across several websites for similar marketing purposes.