Skip to main content

Emakumeen Munduen 15. Kongresuaren hasiera Gernika-Lumon izan da

Emakumeen Munduen 15. Kongresuaren hasiera Euskadin izan da aurten, eta Gernikan izan dau abiapuntua.
Nazinoarteko eta diziplinarteko ekitaldi honek mundu osoko arlo akademikoko eta aktibismoaren hainbat arlotako emakumeak eta gizonak biltzen dauz eta lehenengo kongresua 1981ean egin zan, Israelen, Haifako Unibertsidadean.
Aurreko edizinoa Eduardo Mondlane Unibertsidadeak hartu eban Maputon, Mozambiken, 2022an. Bertan, 2.256 personak parte hartu eben aurrez aurre, eta 831k modu birtualean jarraitu eben ekitaldia, lau kontinentetako 32 herrialdetakoak: Afrika, Amerika, Asia eta Europa.
Joan dan edizino horretan proponidu zan 2026ko Emakumeen Munduen 15. Kongresua Euskadin egitea.
Proposamen hau Gernika Gogoratuz-ek Mozambikeko emakumeen erakundakaz, tokiko eremutik bakearen eraikuntzara egiten dauen ekarpena ikusarazteko egindako lanaren ondorioz sortu da.
Edegiera ekitaldia “Astra” lantegian izan da. Bertan, iazko ekitaldiko anfitrioiek, Isabel Casimirok eta Teresa Cuñak, Gernika Gogoratuzeko Maria Ojanguren eta Maitane Zarate antolatzaileei eta Elia Malaxetxebarria Gernikatik Mundura ekimenaren koordinatzaile arduradunari emon deutsee kongresuaren lekukoa.
Kongresu honek 360 inskripzino izan dauz, eta erakunde ugariren babesa eta toki-administrazino eta euskal administrazinoko erakundeen babesa dau.

Jose Mari Gorroño alkateak Pedro Mugarra Lankidetzarako Ingeniaritza erakundeko ordezkaria hartu dau Udaletxean

Jose Mari Gorroño, Gernika-Lumoko alkateak Lankidetzarako Ingeniaritza Erakundeko ordezkaria hartu dau Gernika-Lumoko Udaletxean garapenerako gobernuz kanpoko erakunde honen 30. urteurreneko ospakizunen programaren barne.
Lankidetzarako Ingeniaritza Erakundeak Hegoaldeko herrialdeetan garapena sustatzeko lan egiten dau, ingeniaritzako kolektiboaren eta ha osotzen daben beste kolektibo profesional batzuen ezagutzak eta esperientzia aprobetxatuz.
Pedro Mugarrak, erakundearen ordezkariak, eskerrak emon deutso udalari Gernikak finantzatutako proiektu guztiakaitik

Gernikako gerra-presoen ospitale militarra zarratu zaneko LXXXVI. urteurrena gogoratzeko ekintzak aurkeztu dabez

Gernikako gerra-presoen ospitale militarra zarratu zaneko 86 urte beteten dira aurton eta horregaitik Pipergorri Kultur Alkarteak maiatzaren azken asterako hiru ekitaldi berezi antolatu dauz.

– Maiatzak 27: Joseba Eceolazaren “Las Voces de La República” libururaren aurkezpena.
– Maiatzak 29: “La Bala” filmaren emanaldia
– Maiatzak 30: “269 Memoriala” omenaldia.

‘Gernikaren herritik, bakea eta justizia’ manifestua sinatu dute hainbat eragilek Gernika-Lumon

Hainbat Alderdi politiko, sindikatu, herri erakunde, gobernuz kanpoko erakunde, giza eskubideen aldeko erakunde eta eragile sozialen ordezkariak bildu ziran Euskal Herria Museoan, eta Gernikaren herritik, bakea eta justizia manifestua irakurri eta sinatu dabe, gaur egungo egoeraren aurrean, erantzukizuna hartzeko konpromisoa hartuz eta genozidioa, gerra eta eskubide urraketen aurrean, eta bakearen eta justiziaren bidean, urrats kualitatiboak alkarregaz emonez.

Palestinako genozidioa eta Libanoren eta Iranen aurkako erasoak gogoan euki ebezan ekitaldian, beste gatazka batzuen zerrenda luzeari gehituz: Errusiaren Ukrainako inbasinoa, Afrikako eta Amerikako kontinenteetan etenbako desegonkortzea eta esku-hartzea, Mendebaldeko Sahararen okupazinoa, etab.

Erantzukizunez jokatzeko ordua dala aldarrikatuko dabe, atxikimendutik ekintzetara pasetako garaia dala azpimarratuz.

Martxan da Gernika-Lumoko XXXVI. Eskolarteko Antzerki Astea

Martxan da ja Gernika-Lumoko XXXVI. Eskolarteko Antzerki Astea. Hasierako urteetan antzezle ziranak, oraingo antzezleen gurasoak dira. Aurtengo antzerki aste honi hasiera emoteko, Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak Udal Eskola Kontseiluagaz alkarlanean ikuskizun berezi bat aurkeztu eben joandako domekan Eriako Lorategiaren inguruan. Aurkezpen antzeztu hau herriko ikastetxe desbardinetako ikaslez osotutako taldetxo batek prestau dau, Oihane Enbeitaren gidaritzapean eta Segundo Olaeta Musika Eskolaren laguntzagaz. Ondorengo emonaldiak, ohiko bideari jarraituz Lizeo Antzokian izango dira, goizez ikasleei zuzenduta, eta arratsaldez ikastetxeetako familientzat. Azkenik, martiaren 31n itxiera emongo deutsie, eta hau be kalean, publiko orokorrari zuzendutako kale antzerki baten bidez: Panoli Kabareta.

Bizkaiko Foru Barriaren onarpenaren V. mendeurrena ospatu dabe Gernikako Batzar Etxean

1526tik euskal nortasuna eta autogobernua definidu dituan Bizkaiko Foru Barriaren onarpenaren V. mendeurrena ospatu dabe Gernikako Batzar Etxean. Ekitaldia sinbolismo instituzionalez beteta egon da, eta printzipio aurreratuak, bardintasuna, askatasunen babesa eta desbardinen arteko itun instituzionala, besteak beste, finkau ebazan lege-gorputzari balioa emoteko balio izan dau. Batzar Aretoaren erdian ikusgai egon dan Bizkaiko Foru Barriaren jatorrizko liburua izan da ekitaldiaren protagonista.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan