Martxan da Gernika-Lumoko XXXVI. Eskolarteko Antzerki Astea
Martxan da ja Gernika-Lumoko XXXVI. Eskolarteko Antzerki Astea. Hasierako urteetan antzezle ziranak, oraingo antzezleen gurasoak dira. Aurtengo antzerki aste honi hasiera emoteko, Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak Udal Eskola Kontseiluagaz alkarlanean ikuskizun berezi bat aurkeztu eben joandako domekan Eriako Lorategiaren inguruan. Aurkezpen antzeztu hau herriko ikastetxe desbardinetako ikaslez osotutako taldetxo batek prestau dau, Oihane Enbeitaren gidaritzapean eta Segundo Olaeta Musika Eskolaren laguntzagaz. Ondorengo emonaldiak, ohiko bideari jarraituz Lizeo Antzokian izango dira, goizez ikasleei zuzenduta, eta arratsaldez ikastetxeetako familientzat. Azkenik, martiaren 31n itxiera emongo deutsie, eta hau be kalean, publiko orokorrari zuzendutako kale antzerki baten bidez: Panoli Kabareta.
-
Azken berriak