Skip to main content

Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko da domeka honetan maiatzak 17an Bermeoko Lameran

Datorren domekan, maiatzaren 17an, Bermeo euskal kulturaren eta dantzaren bihotz bilakatuko da beste behin. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatutako Bizkaiko Dantzari Eguna Bermeon egingo da aurten, Alkartasuna Dantza Taldearen 50. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien baitan.

Hori dela eta, ehunka dantzari eta bisitari elkartuko dira herrian, Lamera kolorez, musikaz eta tradizioz betez.

Bizkaiko Dantzari Eguna Bizkaiko dantzarien urteko hitzordu nagusietako bat da, eta Jose Maria Oyarzabal Somolinos, Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko presidenteak gogorarazi duenez, Biltzarrean federatutako taldeentzako topagune eta erakusleiho aparta bihurtzen da urtero.

Muxikako EAJ-PNVk bat egiten du BI-635 errepideari buruzko auzo-kezkarekin

EAJ-PNV alderdiak Muxikan adierazi du bat egiten duela herritarrek BI-635 errepidearen inguruan azaldu duten kezkarekin. Alderdi jeltzalearen arabera, trafiko intentsitate handiak eta bide-segurtasun arazoek zuzenean eragiten diete herritarren egunerokoari eta bizi-kalitateari.

Muxikako EAJ-PNVk gogorarazi du ez dela arazo berria, eta urteak daramatzatela mugikortasuna eta segurtasuna hobetzeko konponbideak lantzen, bai eskualde mailako plangintzan, bai erakunde ezberdinetan egindako proposamenen bidez.

Alderdiaren esanetan, BI-635 errepideak sortzen dituen arriskuek bereziki eragiten diete auzoen arteko loturei eta oinezkoen segurtasunari. Horregatik, beharrezkotzat jo dute administrazioen arteko lankidetza eta neurri eraginkorrak lehenbailehen martxan jartzea.

EAJ-PNVk nabarmendu du herritarren eskaerak entzuten jarraituko duela, eta mugikortasun jasangarriago eta seguruago baten alde lanean segituko duela.
ELA eta LAB sindikatuek EAEko udal langileen sektorean greba eta mobilizazio dinamika bateratua abiatu dute, EUDELi eta udaletan gobernatzen duten EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EE alderdiei lan baldintzak “hemen eta orain” negoziatzeko exijitzeko.

Isidro deunaren eguna ospatuko dabe bariku honetan

Maiatzak 15 Isidro deuna eguna da eta ohiturari jarraituz meza ospatuko dabe Lumoko eleizan. Bertan, Gernika-Lumoko herritarrak, Lumotarrak eta udal ordezkariak alkartuko dira beste behin baserritar eta nekazarien zaindaria dan santuaren eguna ospatzeko. Holan, mezaren ostean, santua eleizatik kanpora aterako dabe ohikoa dan prosezioari ekiteko.

Beste alde batetik, Mendatako Udaletik azaldu daben moduan, egun horretan be meza ospatuko dabe San Isidroren omenez eguerdiko 13:00etan eta ostean pintxoak jateko aukera izango dabe.

Gautegiz Arteagan be egun hau ospatuko dabe meza bategaz, goizeko 11:00etan, eta ostean hamaiketakoa.

ELA eta LAB sindikatuek 2 greba-egun deitu dituzte udaletan

ELA eta LAB sindikatuek EAEko udal langileen sektorean greba eta mobilizazio dinamika bateratua abiatu dute, EUDELi eta udaletan gobernatzen duten EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EE alderdiei lan baldintzak “hemen eta orain” negoziatzeko exijitzeko.

Deitutako mobilizazioak

Apirilaren 17an: eskualdeetako kontzentrazioak.
Apirilaren 23an: 2 orduko lanuzteak (11:00etatik 13:00etara).
Maiatzaren 14an: egun osoko greba.
Ekainaren 4an: egun osoko greba.

Sindikatuen salaketa nagusiak

ELA eta LABen arabera:

Udalhitzeko negoziazioak ia urte eta erdi darama aurrerapen handirik gabe.
Udaletako mahai askok ez dute benetako negoziaziorik.
Lan baldintzak okertzen ari dira urtez urte.
Madrildik ezarritako soldaten eta enpleguaren murrizketak onartu dira.
Pribatizazio eta prekarizazio prozesuak areagotzen ari dira.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan