Kalejira, sua eta herriko talde ugariren parte-hartzeagaz datoz San Juan Suak
Gaztelugatxe Zentroak ateak irekiko ditu San Juan Bezperan, Gaztelugatxeko ondare naturala, historikoa eta kulturala ezagutarazteko espazio berri gisa.
Gaztelugatxe Zentroak ateak irekiko ditu San Juan Bezperan, Gaztelugatxeko ondare naturala, historikoa eta kulturala ezagutarazteko espazio berri gisa.
Argi Baltza Sariketak amaiera emon deutse aurtengo kanporaketei, eta dagoeneko ezagutzen dira final handian parte hartuko daben sei bertsolariak. Azken saioa Gautegiz Arteagan jokatu da, eta Eñaut Martikorenak lortu dau garaipena. Holan, behin betiko osotu da finaleko seikotea.
Finalean arituko diran bertsolariak honako honeek izango dira: Eñaut Martikorena, Txaber Altube, Eki Mateorena, Maite Sarasola, Asier Galarza eta Andoni Rekondo.
Bermeok Busturialdeko euskal dantzaren urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat hartu dau asteburuan. XXXVIII. Busturialdeko Dantzari Txiki Egunak ehundaka lagun bildu dauz herrian, eta giro apartan ospatu da tradizinoa, kultura eta belaunaldien arteko transmisinoa ardatz dauzan jardunaldia.
Aurtengo edizinoak esanahi berezia izan dau, Alkartasuna Dantza Taldeak bere 50. urteurrena ospatzen ari baita. Hori dala eta, Bermeo bihurtu da aurten Busturialdeko dantzarien topagune nagusi.
Guztira, 250 dantzari inguruk parte hartu dabe Busturialdeko zortzi dantza talderen eskutik: Bermeo, Bakio, Busturia, Forua, Gernika-Lumo, Ibarruri, Ibarrangelu eta Gautegiz Arteagako taldeek eskualdeko dantza ondarea plazaratu dabe.Azpimarratzekoa da, hasiera batean ekitaldiaren erdiunea Lameran izatea aurreikusita baegoan be, azkenean emonaldi nagusia frontoian egin zala.
Erabagi hori ezinbestekoa izan zan jardunaldia normaltasunez eta segurtasunez garatu ahal izateko, eta bertaratutako guztiek dantzez eta jai giroaz eroso gozetako aukera izan eben.
LUKAREN PELUKA
Gernika-Lumoko Udalak UDA FEST jaialdi barria aurkeztu dau.
Bertso Ardatz Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ekimena da, eta bertsolaritza terapia eta ongizaterako tresna gisa erabiltzen du, egoitzetan dauden adinekoen memoria suspertzeko eta haien osasun emozionala hobetzeko.
Gaur ekimen honen lekuko izan gara Bermeoko Sancti Spiritus egoitzan, non gure adinekoekin batera Bertso saio batez gozatu dugu Onintza Enbeita beteranoaren eta Janire Arrizabalaga gaztearen eskutik.
Umorea, musika eta inprobisazioa bakardadeari aurre egiteko eta burua aktibatzeko errezeta.
Gernikako jaiak iragarteko kartela eta aurtengo musika egitaraua aurkeztu dabez