Udako kontzertua izango da Gautegiz-Arteagako Andra Mari eleizan
Udako kontzertua izango da Gautegiz-Arteagako Andra Mari eleizan
Udako kontzertua izango da Gautegiz-Arteagako Andra Mari eleizan
GAUTEGIZ-ARTEAGAKO III. AZOKA
Zapatu honetan, ekainaren 13an, goizeko 11:00etatik aurrera Gautegiz Arteagako III. Azoka ospatu dabe herriko plazan. Inguruko hainbat ekoizleren produktuak ezagutzeko eta erosteko aukera izan dabe bertaratzen diranek eta, horrez gan, eguerditik aurrera Herri Kirol erakustaldiagaz gozetako aukera izan dabe be.
Badator San Juan eguna eta hori dala eta Busturialdeko herri askotan hainbat ekitaldi burutuko dira udari ondo etorria emoteko.
Ekainaren 21ean, Lamikizen, Mendatan, ospakizuna eguerdiko 12:00etan eta ostean hamaiketakoa eta bertsolariak. ekainaren 23, gaueko 21:00etatik aurrera, San Juan sua Mendatako Elizalde auzoan eta ostean sardina jana.
Beste alde batetik, Gautegiz Arteagan ekainaren 23an San Juan sua egingo dabe be arratsaldeko 17:30etan.
Bere aldetik, Gernika-Lumoko Udalak egitarau zabala antolatu dau dantzaz, musikaz eta ohituraz gozatzeko. Swing Dantza, barbakoa, apar jaia, umeentzako tailerra eta puzgarriak eta Segundo Olaeta Musika eskolako konboen kontzertua izango dira ekainaren 20an, zapatuan. Hurrengoko egunean, ekainaren 21ean, barbakoari eta umeen jolasei batukada eta Extremoduro rock taldearen omenezko kontzertua gehitzen deutsez Udalak. ekainaren 22an, astelehenean, Dantza ekitaldia eta magia ikuskizuna be izango dira eta ekainaren 23an, umeentzako diskofesta, zezen mekanikoa, txokolatada eta gaueko 22:00etan San Juan Gaueko Show-a.
Badator aurten ere ARBOLAPEAN. Iparragirreren Gernikako Arbolaren gerizpean garatuko den musika egitaraua da ARBOLAPEAN.
Kontzertuak SEBER ALTUBE AUDITORIOAN izango dira 20:00etan eta DOAKOAK dira.
KONTZERTUAK
Ekainak 25 “ZUGA” taldea. Seber Altube Auditorioa, 20.00etan
Uztailak 2 “ZIRAUN”. Seber Altube Auditorioa, 20.00etan
Uztailak 9 “SUEDER” taldea. Seber Altube Auditorioa, 20.00etan
Uztaila16 “NAZ”. Seber Altube Auditorioa, 20.00etan
Uztailak 23 “MIKOSIS”. Seber Altube Auditorioa,20:00etan
Uztaila 30 “INTENSIDADES ORTEGA”. Seber Altube Auditorioa, 20.00etan
Busturialdea Urdaibaiko Eskualdeko Plan Estrategikoa:Eskualdeko plan Estrategikoaren barruan, zer eginkizun dabe azpiegiturek Busturialdea-Urdaibai eraldatzeko. (Aitor Etxebarriarekin)
Alkartasuna Dantza Taldearen 50. urteurrenaren ospakizunen baitan, XXXVIII. Busturialdeko Dantzari Txiki Eguna hartuko dau Bermeok datorren domekan, ekainaren 21ean. Ekitaldiak eskualde osoko dantzari gazteak alkartuko dauz, tradizinoa, kultura eta belaunaldien arteko transmisinoa ospatzeko asmoz.
Joan dan hilean Bermeok Bizkaiko Dantzari Eguna be hartu eban, eta Lamera izan zan ekitaldiaren agertokia. Ehundaka dantzarik eta ikuslek parte hartu eben jardunaldian. Oraingoan be, Lamera izango da dantzaren eta jai giroaren erdiunea.
Nadia Nemeh Shomalyk, Bermeoko alkateak azpimarratu dauenez, “Ohore handia da Bermeorentzat Busturialdeko Dantzari Txiki Eguna hartzea”.
Guztira, 250 dantzari inguruk parte hartuko dabe XXXVIII. Busturialdeko Dantzari Txiki Egunean, Busturialdeko zortzi dantza talderen eskutik.
Jardunaldiaren helburu nagusia da euskal dantzen transmisinoa sustetea eta belaunaldi barrien lana ikusaraztea. Haur eta gazteek urte osoan zehar egindako ahalegina erakutsiko dabe, eskualdeko dantza tradizinoaren aberastasuna plazara ekarriz. Izan be, dantza taldeek egiten daben lana ezinbestekoa da gure ondare immateriala bizirik manteniduteko eta belaunaldi barriei kultur transmisinoa bermatzeko.
400 kilo hondakin baino gehiago kendu ebezan domeka honetan Gernika-Lumoko ibai ingurutik, Let’s Clean Up Euskadi kanpainaren barruan Udaleko Ingurumen Sailak antolatutako garbiketa jardunaldian.
Jarduerak Oka ibaiaren hainbat puntutan eta ertzetan pilotutako hondakinen bilketan parte hartu eben boluntario talde bat bildu eban. Berreskuratutako materialen artean honako honeek egozan: pneumatikoak, metalezko hondakinak, plastikozko ontziak, beirazko botilak, altzarien piezak, bidoiak etab.
Bildutako hondakin guzti honeek agirian itxi eben kontrolik bako isurketek oindino be balio ekologiko handiko naturguneetan daben eragina. Hondakinak sailkatu eta kudeatu egin ziran, behar lez tratetan zirala bermatzeko.
Udalak nabarmendu dauenez, ekimenak helburu bikotxa bete eban: ingurune naturalaren egoera hobetzea, zuzeneko jarduera baten bidez, eta herritarrak sentsibilizatzea ibaietan, hezeguneetan eta naturguneetan hondakinak uzteak ingurumenean dauzan ondorioez.
Jon Lejarraga Ingurumeneko zinegotziak parte-hartzaile guztien inplikazinoa eskertu eban, eta nabarmendu eban “kendutako hondakinetatik harago, horrelango jardunaldiek ibaiak babestea erantzukizun partekatua dala gogorarazoteko balio dabela”.
Jarduerak tokiko hainbat erakunde eta kolektiboren laguntza izan eban, baita Eusko Jaurlaritzaren, Ihoberen eta Europar Batasunaren laguntza be, Let ‘s Clean Up Europe kanpainari lotutako programen bidez.