Skip to main content

NIRE AITA PAILAZO BAT DA

“Nire aita pailazo bat da” ipuinak seme baten hausnarketaren bidez erakusten digu zein zoragarriak diren bere bi aitak: «batak gorputza zaintzen du eta besteak arima»; istorioan maitasuna, samurtasuna, elkarrizketa, ulermena, balioak eta hausnarketa asko daude. Baina batez ere familien aniztazuna eta pertsonen tolerantzia jorratzen du.

Bermeok LGTBI+ Harrotasunaren Nazinoarteko Eguna ospatuko dau ekainaren 28an

Bermeoko Udalak eta Errementa Armaidxuek elkarlanean antolatutako hainbat jarduera egingo dituzte larunbat honetan, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Ekimenaren helburua aniztasuna, berdintasuna eta errespetua sustatzea da, herritarren parte-hartzea bultzatuz.
Antolatzaileek adierazi dutenez, jardunaldian kultura eta aisialdiarekin lotutako hainbat ekitaldi izango dira. Programaren barruan, besteak beste, horma-irudi artistiko baten sorrera eta musika emanaldiak egingo dira. Gaueko 20:00etan hasita, Espinelisen kontzertua eskainiko dute Kimo Sound taldearekin batera.
Udalaren esanetan, ekimenak gizarte inklusiboago baten aldeko konpromisoa berresteko balio du, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte asteburuan antolatutako jardueretan parte hartzera.
“Gorputz denak dira ongi etorriak, baina jarrera guztiak ez” lelopean, Bermeok aniztasuna eta elkarrekiko errespetua oinarri dituen herria eraikitzen jarraitzeko nahia erakutsi du.
Ekitaldien bidez, herriak LGTBI+ kolektiboaren ikusgarritasuna eta eskubideen aldeko aldarria indartu nahi ditu, berdintasunean eta errespetuan oinarritutako bizikidetza sustatuz.

Gernika-Lumoko Munduko Arrozak 2026

Gernika-Lumoko Merkatu Plaza kulturen arteko topagune bihurtu da Munduko Arrozak jaialdiagaz. Herritarrek munduko hainbat txokotako arroz platerak ikusi, ezagutu eta dastatzeko aukera izango dabe, aniztasuna eta alkarbizitza protagonista izango dauzan egun berezi batean.

Urte batzuetako etenaldiaren ostean, jaialdia indarbarrituta itzuli da, eta aurten be ehundaka lagun bildu dira kultura desbardinak mahai beraren inguruan alkartzeko.

Guztira, 17 arroz plater prestau dira, bakotxa herrialde edo kultura bateko sukaldaritza tradizinoetan oinarrituta. Parte-hartzaileek munduko saboreak gertutik ezagutzeko aukera izan dabe, usain, kolore eta errezeta askotarikoekin.

Halan be, jaialdia ez da gastronomiara mugatu. Musika, dantza eta jai giroa be izan dira eguneko osogai nagusiak, adin eta jatorri desbardinetako personak espazio berean alkartuz.

Antolatzaileek nabarmendu dabe arroza atxakia baino ez dala; benetako helburua herritarren arteko harremanak sendotzea eta alkarbizitza sustetea dala azaldu dabe.

Egunaren amaieran, herri bazkariak eta kultur emonaldi ezbardinek ospakizunari amaiera emon deutsie, komunidadearen indarra eta Gernika-Lumoko aniztasuna agirian itxiz.

Antolatzaileen esanetan, horrelango ekimenak ezinbestekoak dira herritarren arteko loturak sendotzeko eta alkar ezagutzeko espazioak sortzen jarraitzeko.

BUSTURIALDEKO DANTZARI TXIKI EGUNA 2026

Bermeok Busturialdeko euskal dantzaren urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat hartu dau asteburuan. XXXVIII. Busturialdeko Dantzari Txiki Egunak ehundaka lagun bildu dauz herrian, eta giro apartan ospatu da tradizinoa, kultura eta belaunaldien arteko transmisinoa ardatz dauzan jardunaldia.

Aurtengo edizinoak esanahi berezia izan dau, Alkartasuna Dantza Taldeak bere 50. urteurrena ospatzen ari baita. Hori dala eta, Bermeo bihurtu da aurten Busturialdeko dantzarien topagune nagusi.

Guztira, 250 dantzari inguruk parte hartu dabe Busturialdeko zortzi dantza talderen eskutik: Bermeo, Bakio, Busturia, Forua, Gernika-Lumo, Ibarruri, Ibarrangelu eta Gautegiz Arteagako taldeek eskualdeko dantza ondarea plazaratu dabe.Azpimarratzekoa da, hasiera batean ekitaldiaren erdiunea Lameran izatea aurreikusita baegoan be, azkenean emonaldi nagusia frontoian egin zala.

Erabagi hori ezinbestekoa izan zan jardunaldia normaltasunez eta segurtasunez garatu ahal izateko, eta bertaratutako guztiek dantzez eta jai giroaz eroso gozetako aukera izan eben.

San Juanak, Bermeon

Kalejiran zehar, musika eta tradizinoa izan dira protagonista nagusiak. Herriko taldeek eta parte-hartzaileek euskal abesti ugari eskaini dabez, eta bereziki hunkigarriak izan dira San Juan gauari lotutako kantuak. Ahotsak kalez kale zabaldu dira, belaunaldiz belaunaldi transmitidutako doinuak berreskuratuz eta herritarren artean giro berezia sortuz.

Suaren faltak ez dau hutsunerik sortu; alderantziz, musikak eta kantuek hartu dabe haren lekua. Herritar askok bat egin dabe abestiekin, eta une askotan kalejira kantuz beteriko topagune bihurtu da. San Juaneko kantu tradizinonalak, euskal kulturaren beste hainbat piezagaz batera, gauari nortasun berezia emon deutsie.

Txalapataren doinuek, irrintziek eta dantzek be protagonismo handia izan dabe ospakizunean. Horri esker, San Juan Bezperaren esanahi sakonena agirian geratu da: Komunidadea batzea, kultura partekatzea eta herriaren nortasuna ospatzea.

Antolatzaileen esanetan, aurten bereziki nabarmendu da musikaren indarra. Izan be, sua biztu ezin izan dan urte honetan, kantuek eta euskal kulturaren adierazpenek hartu dabe protagonismo osoa, eta barriro be erakutsi dabe tradizinoak bizirik jarraitzen dauela herritarren ahotsetan.

Bermeok, beraz, San Juan gau berezia bizi izan dau. Surik barik, baina emozinoz, kantuz eta euskal kulturaz beteta. Izan be, gauak erakutsi dau San Juanen sua ez dala beti garretan bizten; batzuetan, herri oso baten ahotsetan eta bihotzetan be bizi da.

Udal gobernuak Bitor Uriarte Anasagasti Bermeoko Seme Kuttun izendatzeko espedientea abiarazotea erabagi dau

Gaurko osoko bilkuran, Nadia Nemeh Shomaly alkateak historialari, irakasle, zinegotzi eta herrikide izan zenaren lana eta konpromisoa goraipatu dauz, Bermeoko historiaren eta ondarearen zabalkundean egindako ekarpen handia azpimarratuz.

Alkatearen esanetan, Bitor Uriartek bere jakintza herriaren zerbitzura jarri eban beti, eta azken unera arte leial izan jakon euskeraren, kulturaren eta justizia sozialaren aldeko konpromisoari.

Udalak adierazo dau Bermeok bere historiaren zaindari handienetako bat galdu dauela, eta horregaitik erabagi dau herriak emon daikeen 1 autortzarik handienetako bat eskaintzeko prozesua hastea.

Era berean, Bermeoko Udalak doluminak helarazo deutsez haren senide, lagun eta gertuko guztiei. Bitor Uriarteren izena eta ondarea Bermeoko historiaren parte izango dirala azpimarratu dabe.

Lumo auzoa jai giroan murgilduta egongo da ekainaren 27tik 29ra

Lumo auzoa jai giroan murgilduta egongo da ekainaren 27tik 29ra bitartean ospatuko diren Lumoko Jaiekin. Hiru eguneko egitarau zabala prestatu dute adin guztietako herritarrentzat, kirola, musika, gastronomia eta herri tradizioak uztartuz.

Jaiak zapatuan hasiko dira, eguerdiko 12:00etan txupinazoarekin. Ondoren, Aixerrota Igoera egingo da Arrolaperen eskutik, eta arratsaldean paella lehiaketak hartuko du protagonismoa. Mus txapelketa, umeentzako jolasak eta txokolatada ere izango dira eguneko egitarauan.

Gauean, berriz, musika eta ikuskizunak izango dira nagusi. Xaiborren diskofestak giroa berotuko du, eta ondoren IV. Playback Lehiaketa egingo da, adin guztietako parte-hartzaileentzat zabalik. Egunari amaiera emateko, Apokhalipsis taldearen kontzertua izango da.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan