San Juanak, Bermeon
Kalejiran zehar, musika eta tradizinoa izan dira protagonista nagusiak. Herriko taldeek eta parte-hartzaileek euskal abesti ugari eskaini dabez, eta bereziki hunkigarriak izan dira San Juan gauari lotutako kantuak. Ahotsak kalez kale zabaldu dira, belaunaldiz belaunaldi transmitidutako doinuak berreskuratuz eta herritarren artean giro berezia sortuz.
Suaren faltak ez dau hutsunerik sortu; alderantziz, musikak eta kantuek hartu dabe haren lekua. Herritar askok bat egin dabe abestiekin, eta une askotan kalejira kantuz beteriko topagune bihurtu da. San Juaneko kantu tradizinonalak, euskal kulturaren beste hainbat piezagaz batera, gauari nortasun berezia emon deutsie.
Txalapataren doinuek, irrintziek eta dantzek be protagonismo handia izan dabe ospakizunean. Horri esker, San Juan Bezperaren esanahi sakonena agirian geratu da: Komunidadea batzea, kultura partekatzea eta herriaren nortasuna ospatzea.
Antolatzaileen esanetan, aurten bereziki nabarmendu da musikaren indarra. Izan be, sua biztu ezin izan dan urte honetan, kantuek eta euskal kulturaren adierazpenek hartu dabe protagonismo osoa, eta barriro be erakutsi dabe tradizinoak bizirik jarraitzen dauela herritarren ahotsetan.
Bermeok, beraz, San Juan gau berezia bizi izan dau. Surik barik, baina emozinoz, kantuz eta euskal kulturaz beteta. Izan be, gauak erakutsi dau San Juanen sua ez dala beti garretan bizten; batzuetan, herri oso baten ahotsetan eta bihotzetan be bizi da.
-
Azken berriak