Skip to main content

Martxan da Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel lehiaketaren azken fasea

Gaurtik uztailaren 10era bitartean, herritarrek izango dute 2026ko jaiak iragarriko dituen kartel irabazlea aukeratzeko aukera.

Epaimahaiak aurkeztutako 21 lanen artean lau kartel finalista hautatu ditu, eta orain bozketa herritarren esku dago. Botoa Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean edo internet bidez eman daiteke, pertsona bakoitzak behin bakarrik.

Bermeoko Udalak herritarrak parte hartzera animatu ditu, herriko jai nagusien irudia izango den kartela aukeratzea herritarren parte-hartzea eta sormena sustatzeko aukera paregabea dela azpimarratuz.

176.000 eurotik gorako inbertsinoa egin dabe Udaletxetik, kaleak kontserbetako

Gernika-Lumoko Udalak asfaltatuen udal-planaren fase barri bat esleitu dau, bide-sarearen egoera hobetzen jarraitzeko eta gidarien zein oinezkoen segurtasuna indartzeko. Jarduketak 176.507,01 euroko aurrekontua dau, eta igaz egindako obrei jarraipena emongo deutse eta, batez be, udalerriko auzoen hobekuntzan jarriko dau arreta.

Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak azpimarratu dau kaleak kontserbetea dala Udalaren lehentasunetako bat. “Errepide sarea mantentzea herritarren segurtasuna bermatzeko eta egunero erabilten doguzan azpiegiturak babesteko beharrezkoa dan inbertsinoa da”, adierazo dau.

Bermeok harrotasun asteburua ospatu dau, aldarrikapen eta arte-hartze handiagaz

Bermeok lehen aldiz ospatu dau Harrotasun Asteburua, Errementa Armaidxue taldearen eskutik. Hiru egunez mahai-inguruak, kontzertuak, mural margoketa eta alkarretaratzea egin dira, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko.

Antolatzaileek balorazino oso positiboa egin dabe, parte-hartzea eta herritarren erantzuna nabarmenduz. Azpimarratu dabe ekimenak jarraipena izango dauela eta datorren urteetarako indartzen jarraitu gura dabela.

Irakurritako adierazpenean herritarren konpromisoa, hezkuntza inklusiboa, espazio seguruak eta politika ausartak eskatu dabez, eta mezu argia zabaldu dabe: “Beste alde batera begiratuko ez dauen gizartea behar dogu.”

Era berean, gorroto diskurtsoen eta eskubideen aurkako atzerapausuen aurrean erne egoteko deia egin dabe, bardintasuna eta askatasuna guztion konpromisoagaz eraikitzen dirala gogorarazoz.

Bermeoko emakumeen memoria bizia kalean da jada

Bermeok badu jada bere emakumeen memoria bizia kalean ikusgai. Joan den barikuan aurkeztu zen proiektua, eta ordutik, Alde Zaharreko bost gunetan jarritako argazkien bidez, herriko emakumeen bizipenak eta oroitzapenak ezagutzeko aukera dute herritarrek.

Ibilbideak Bermeoko historiaren zati bat berreskuratzen du, baina oraingoan emakume protagonisten begiradatik. Haien testigantzek eguneroko bizitza, lana, familia, ohiturak eta herriaren bilakaera kontatzen dituzte, memoria kolektiboa osatuz.

Proiektuan parte hartu duten emakumeek azpimarratu dute urte luzez isilean geratu diren istorioei ahotsa emateko balio izan diela ekimenak. Haien esanetan, bizipen pertsonalak partekatzeak herriaren historia osatzen laguntzen du, eta belaunaldi berriek iragana gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen du.

Ibilbidea osatzeko, ‘Urdin Urdiñe’ ikus-entzunezkoa ere prestatu dute. Bertan, emakume protagonisten ahotsak eta testigantzak jaso dituzte, memoria hori zuzenean haien hitzetatik ezagutzeko.

Antolatzaileen esanetan, helburua argia da: Bermeoko historia emakumeen ekarpenetik ere kontatzea, eta herriaren memoria kolektiboa ikuspegi zabalago eta inklusiboago batetik eraikitzen jarraitzea.

Muxikak hartu dau Argi Baltza Sariketaren VI.edizioko final handia

Antolatzaileek oso balorazio positiboa egin dute aurtengo edizioaz, saio guztietan izandako parte-hartzea, bertsolarien maila eta publikoaren babesa nabarmenduz. Sare sozialen bidez ere eskerrak eman dizkiete bidelagun izan diren guztiei, honako mezuarekin: “Amaitu da Argi Baltzaren VI. edizioa. Eskerrik asko bidelagun izan zarien danori, eta zorionak Txaber Altuberi. Uda bertsoz betetan jarraituko dogu.”

Horrela, beste urte batez, Argi Baltzak bertsolaritzaren aldeko apustu sendoa berretsi du, eta uda osoan bertsoaz gozatzen jarraitzeko gonbidapena luzatu die bertsozale guztiei.

Amagoia Lopez de Larruzea:”Familia hauek bizitakoa ezagutzea funtsezkoa da, urtietan isiltasuna egon dalako eta eurek hori ataratzea beharrezkoa dalako”

Gernikako ospitale militarrean hildako presoen oroimenez ekitaldi hunkigarria ein dabe maiatz amaieran. Izan be, bertan Pipergoriko kideak eta hildakoen familiak elkartu dira Zalloko hilerrian. Urtero omenaldia eiten die hildako 269 preso militarrei.

Oraingoan hildako horien lau familia etorri dirala azpimarratu dau Pipergorriko kidea dan Amagoia Lopez de Larruzeak, horietako hiru guztiz barriak izan dirala goraipatuz. Familiak eurek egindako testu bat irakurri dabe. Pipergorrintzako familia horiek bizitakoa ezagutzea funtsezkoa da. Izan be, Urtietan isiltasuna egon dalako eta eurek hori ataratzea beharrezkoa dalako, Pipergorriko kide dan Amagoia Lopez de Larruzearen hitzetan. Izn be familiek hori eskartzen dabiela azaldu dau.

Aurtegno ekitaldian, Kataluniatik, Extremaduratik eta Asturiasetatik etorritako familiek urte luzez isilean gordetako istorioak azaldu dabez, frankismoaren errepresioak eta isiltasunaren legeak markadutako bizipenak gogora ekarriz.

Omenaldian, presoen izen-abizenak eta jatorriak banan-banan irakurri dabez, eta krabelinak banatu dabez oroimenaren ikur gisa. Gainera, Segundo Olaeta Musika Eskolakoek Gerniako Arbola jo dabe eta ohorezko isiltasuna ein dabe. Ostean, opariak ein dabez.

Bukatzeko, udalaren artxiboan egon dan 1938ko plano bat erakutsi dau Lopez de Larruzeak, ospitala martxan jarri eta egun batzutara ein zana. Antzinezko kanponsantua eta gaur egungoa non dagoen azaldu dau egin ebena azpimarratuz, izan be, frentean egon ziren hildakoak lurperatu ebezan:

Lumoko San Pedro Jaiek giro eta parte-hartze handia izan dabe

Lumo auzoak asteburu osoan ospatu ditu San Pedro jaiak, eta ohiko moduan, giro aparta eta parte-hartze handia izan dira protagonista. Herritar ugari elkartu dira hiru egunetan zehar antolatutako ekitaldietan, tradizioari eutsiz.

Jaiak txupinazoarekin abiatu ziren, eta ondoren Aixerrota Igoera, paella lehiaketa, mus txapelketa, umeentzako jolasak eta txokolatada egin ziren. Arratsalde eta gauean, berriz, musikak eta ikuskizunek hartu zuten lekukoa, Playback Lehiaketak eta Apokhalipsis taldearen kontzertuak ikusle ugari erakarriz.

Antolatzaileek oso balorazio positiboa egin dute aurtengo edizioaz, herritarren parte-hartzea eta jai giro bikaina nabarmenduz. Beste behin ere, Lumoko San Pedro jaiek erakutsi dute auzoko tradizio errotuenetako bat direla, belaunaldi desberdinak elkartzeko eta auzoko bizitza indartzeko hitzordu garrantzitsua izanik.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan