Skip to main content

BERTSO ARDATZ Bermeon

2026/06/19

Bertso Ardatz Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ekimena da, eta bertsolaritza terapia eta ongizaterako tresna gisa erabiltzen du, egoitzetan dauden adinekoen memoria suspertzeko eta haien osasun emozionala hobetzeko.

Gaur ekimen honen lekuko izan gara Bermeoko Sancti Spiritus egoitzan, non gure adinekoekin batera Bertso saio batez gozatu dugu Onintza Enbeita beteranoaren eta Janire Arrizabalaga gaztearen eskutik.

Umorea, musika eta inprobisazioa bakardadeari aurre egiteko eta burua aktibatzeko errezeta.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan