Skip to main content

Boltsa konpostagarriak doan, hondakin organikoak errazago bereizteko

Hondakin organikoak etxean behar bezala bereiztea errazagoa da, eta Udalak doako boltsa konpostagarriak banatzen jarraituko dau. Urtero 80.000 boltsa banatzea aurreikusten da, herritarrek hondakin organikoak eukiontzi marroian modu egokian bota daiezan.

Udalerrian 2016tik dago martxan hondakin organikoen gaikako bilketa, kaleetako eukiontzi marroi itxien bidez. Gaur egun, 835 persona dagoz alta emonda materia organikoa batzeko zerbitzuan, eta horietatik 726k erabili dabe, gitxienez behin, Kultur Etxean dagoen boltsa konpostagarrien makina.

Busturialdea Urdaibaiko Eskualdeko Plan Estrategikoa: Adieraz eizuez labur-labur estrategia horren barruan dagozan eta Busturialdea-Urdaibai garatzeko ikuspegi partekatua indartzen daben Jaurlaritzaren proiektu batzuk.

Busturialdea Urdaibaiko Eskualdeko Plan Estrategikoa:- Adieraz eizuez labur-labur estrategia horren barruan dagozan eta Busturialdea-Urdaibai garatzeko ikuspegi partekatua indartzen daben Jaurlaritzaren proiektu batzuk.

Sua egon da Muxikako zerrategi batean

Muxikako zerrategi batean sutea piztu da ostegun honetan, goizaldeko 04:10ak aldera. Suaren intentsitatearen ondorioz, errepideko eta trenbideko trafikoa hiru orduz etenda egon da.
Larrialdi-zerbitzuek 07:00ak aldera sua kontrolatzea lortu dute, eta trafikoa berriro zabaldu da. Ez da inor zauritu. Hala ere, suhiltzaile talde bat bertan geratu da, sugarrak berriro pizteko arriskua dela eta. Sutearen arrazoiak oraindik ezezagunak dira.

Gizon bat hil da Bermeon traktorea irauli ostean

Gizon bat hil da asteazken honetan Bermeon, traktorearekin izandako istripu baten ondorioz. Ezbeharra goiz erdian gertatu da, Mañu inguruan.
Oraindik ez dira istripuaren nondik norako guztiak argitu. Traktorea irauli egin da eta, ondorioz, gizona harrapatuta geratu da.
Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko. Agintariak istripuaren arrazoiak ikertzen ari dira.

San Migel auzoko jaiek jai giro itzela izan dabe Bermeon

Bermeoko Udaleko kideak San Migel auzora hurbildu dira, irailaren 29an, bertako jaietako egitarauagaz eta jai giroagaz gozatzera. Egunak, urtero legez, auzoko ospakizunak eta herritarren arteko giroa batu ditu.

12:30ean meza izan da San Migel auzoan, eta ondoren, hamaiketakoa egin da. Jardunaldia Arrekatxutxa taldeak girotu dau, musikagaz eta jaietako giroagaz ospakizunari bizitasuna emonez.

Bermeoko Udaleko ordezkariek auzoko jaietara hurbiltzeko eta bertako herritarregaz batera eguna ospatzeko aprobetxatu dabe hitzordua, San Migelak ondo baino hobeto ospatuz.

Marrazki bizidunek girotu dituzte Mendatako san Migelak

Mendatako San Migel jaiak zapatuan ospatu ziren, marrazki bizidunak aurtengo gai nagusi izanik. Herritarrek mozorro koloretsuekin bat egin zuten eta giro bikaina nagusitu zen egun osoan.

Haur zein helduek pertsonaia ezagunez jantzitako mozorroak erakutsi zituzten, eta kaleak marrazki bizidunetako pertsonaiez bete ziren. Horrez gain, «Abarketa jaurtiketa» txapelketa bereziak umorea eta lehia ekarri zituen jaietara.

Iluntzean, berriz, erromeriak eta DJak hartu zuten lekukoa, eta musikarekin eta dantzarekin amaitu zen jaietako egun nagusia.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan