Skip to main content

Euskal kultura, gastronomia eta abestiak uztartu dira

Gernika-Lumok Euskal Jaiak ospatu dauz gaur, euskal kulturaren eta herri giroaren inguruan antolatutako egun bereziagaz. Goizetik, euskal jantziak, kantuak, musika eta dantzak izan dira protagonista, eta herritar zein bisitariek euskal tradizinoagaz gozatzeko aukera parebakoa izan dabe.

Jai giroa are gehiago berotu da Urdaibai Kantaguneko kideek txupinazoa bota ostean. Une horretan, gainera, omenaldi berezia egin da, eta Ziortza Bilbao Gernika-Lumoko zinegotziak hitz batzuk eskaini dauz bertaratutakoen aurrean.

Musikearen eta kantuaren ondoren, Elai Alai Dantza Taldearen erakustaldia izan da beste ekitaldi nagusietako bat. Dantzariek euskal dantzen erakustaldia eskaini dabe, eta publikoak txalo artean jarraitu dau emonaldia.

Gastronomiak be bere lekua izan dau Euskal Jaietan. Bertaratutakoek taloa txorizoagaz dastatzeko aukera izan dabe, eta postuak harrera handia izan dau, ilara luzeak sortuz. Horrez gain, herriko bazkariak ehunka lagun batu dauz, eta antolatzaileen arabera, 475 pertsona inguruk parte hartu dabe.

Egunari amaiera emateko, haurrentzako jolasak be prestatu dabez, txikienek jai giroagaz gozatzeko aukera izan zezaten.

Horrela, Euskal Jaiak euskal kultura, musika, dantza, gastronomia eta herritarren arteko topagunea bihurtu dira, Gernika-Lumon jai giro herrikoia nagusi izan dan egun batean.

Sukalkia protagonista urriko Azoka Berezian

Gernika-Lumoko Azoka Bereziak beste hitzordu bat izan dau herritarrak eta bisitariak batu eta bertako produktuen inguruan gozatzeko. Oraingoan, sukalkia izan da protagonista nagusia, eta plater tradizionala dastatzeko aukera izan dabe bertaratutakoek.

Azokako postuetan hainbat produktu eta jaki ikusi eta erosteko aukerea egon da, bertako eta inguruko ekoizleen eskaintza ezagutzeko. Hala ere, eguneko arreta gune nagusietako bat sukalkia izan da, eta jende ugari hurreratu da prestatu dan jakia probatzera.

Sukalkiaren inguruan sortutako giroak herri izaera eta gastronomia uztartu dauz, eta Azoka Bereziak beste behin be Gernika-Lumoko plaza eta kaleak produktu, usain eta zaporez bete dauz.

Horrela, hilero egiten dan Azoka Bereziak bertako produktuak sustatzeko eta herritarrak gastronomiaren inguruan batzearren beste hitzordu garrantzitsu bat eskaini dau, sukalkia eguneko protagonista nagusi bihurtuta.

Salome Campos Zeharkaldia

Salome Campos zeharkaldiak bermeotar aparta omentzen dau. XX. mendearen hasieran, Salomek izaera eta ikuspegiz zuzendu eban kontserbenfamilia-negozioa, eta bere garaiko estereotipoei aurre egin eutsen. Bermeoko portutik Izaro ugarteraino uger egitea ausardiaren, ahaleginaren eta erabagitasunaren sinbolo bihurtu zan.

Gaur egun, zeharkaldiak bizirik manteniduten dau bere oroitzapena eta bere erronkei indar beragaz aurre egiten deutseen persona guztiak ospatzen dauz. Itsasoak adin guztietako jendea biltzen dau Bermeon goiz berezi batez gozatzeko. Kasu honetan, kirola ez da lehiaketa: alaitasuna, osasuna eta komunidadea da. Eta portura iristean, saria gaindiezina da: itsasoa, poztasuna, lagunak… eta, zelan ez, atunik onena.

Udalak Urriko Lehen astelehenaren xehetasun eta berritasunak aurkeztu dauz

Gernika-Lumon Euskal Herriko Pirenaika arrazako XXXIX. Lehiaketa egingo dute urriaren 4an eta 5ean. Abereen erakusketa eta lehiaketaz gain, baserriko produktuek eta herri giroak ere protagonismoa izango dute asteburuan.

Ekitaldiak Santa Ana aparkalekuan izango dira, eta Pirenaika arrazako abereen lehiaketa izango da asteburuko ekitaldi nagusia.

Mendatan Motocross zaleentzako hitzordu berezia izango da

Mendata motoziklismoaren topaleku bihurtuko da larunbat honetan, urriaren 3an, Mendatako Cross-Country 2026 proba egingo baita. Lasterketa eguerdiko 12:00etan hasiko da, eta motoziklismo zaleek aukera izango dute pilotuen trebetasuna eta ibilbideko zailtasunak gertutik ikusteko. Bizkaiko Foru Aldundiaren kirol-agenda ofizialean ere jasota dago proba, Mendatan eta 12:00etan.

Ekitaldia Gernika Off Road moto-klubak antolatu du, Mendatako Udalaren eta hainbat erakunde eta enpresa laguntzaileren babesarekin. Gernika Off Road Bizkaiko motoziklismo kluben artean ageri da Foru Aldundiaren erregistroan.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan