Arrapala mekanikoaren inaugurazinoa izango da zapatu honetan 13:00etan
Zapatu honetan inauguratuko da arrapala mekanikoaren bigarren fasea. Eguerdiko 13:00etan izango da.
Zapatu honetan inauguratuko da arrapala mekanikoaren bigarren fasea. Eguerdiko 13:00etan izango da.
Udalak gazteei eta familiei zuzendutako ekintzak bultzatzen dauz Emakumeen Nazinoarteko Egunerako, tokiko eremuaren papera indartuz eta jarrera antifeministei aurre eginez.
Gernika-Lumoko Udalak martiaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ospatuko dau sentsibilizazio eta kontzientziazio sozialera bideratutako jardueren programa bategaz, Kultura eta Berdintasun arloetatik bultzatuak.
Ekimenak herritarren hainbat sektore inpliketea dauka helburu, arreta berezia jarriz hezkuntzaren eta kulturaren arloan. Programak kultur proposamenak be barne hartzen dauz.
Gernika-Lumoko La Vegan gagoz. Bertako pabeiloietako batean GernikaTAE taldeak, Taekwondo kirola praktiketan dabe, Daniel Urbez Taekwondo aditu eta entrenatzailearen gidritzapean. Ikasle horietak batzugaz alkartu gara Taekwondo kirolak dauzan arau, asmo etorkizun eta xarma ezagutzeko. Euren jantzia, garrikoak, logoak edo entrenamentu saioak nolakoak diran azaldu deuskue.
Arte eszeniko eta familientzako ikuskizun ezberdinak jorratuko dira Martxoko hilabetean udalerrian.
Martxoaren 6an ostiralean, Lizeo Antzokian 17:30etan udal liburutegian donaik, aurretik izena emanda, izare rock zizare liburutegiko jarduera izango da, eta beranduago, Turno de guardia ikusteko aukera egongo da, 6 euroren truk, arratsadkeo 20:00etan. Hurrengo egunena, martxoarne 7an, La llamaban loca antzerkia izango da ikusgai lizeo antzokian, arratsadeko 19:00etan, 12 euroren truke, eta lugana txartela izan ez gero, 9 euroren truke.
Martxoaren 19an itzaliko bagina bertso antzerkia izango da, Iraitz Lizarraga zuzendari gisa edukiz. Bertan, Janire Arrizabalaga, Izaro Bilbao eta Araitz Katarain egongo dira, arratsadeko 19:00etan 3 euroren truke ikusi ahal izango da. Hurrengo egunean, martxoaren 20an ostiralrean, Lizeo Antzokian, La Trata del presidente pelikula egongo da ikusgai arratsadkeo 20:00etan., 6 euroren truke.
Martxoaren 27an ostrilarena lizeo antzokian, arratsadeko 20:00etan eta 15 euroren truke, laguna txartela izan ez gero 12 euroren truke, Olaia Inziarteren kontzertua izango da, Gernikako Lekuek jaialdia dala eta. Hurrengo egunean Erre produkzioaren eskutik el amor propio no se reproduce en cautividad antzerkia izango da, arratsaldeko 19:00etan, 12 euroren truke, eta laguna txartela izan ez gero 9 euroren truke. Bukatzeko, hilarn 29an Hodei guztien gainetik ikuskizuna iznago da igandea izanik, eguerdiko 12:30etan 5 euroren truke, eta laguna txartela izanez gero, 3,75 euroren truke.
Gaur egungo egitura pasabide seguru eta iraunkor barri batek ordezkatuko dau.
Gernika eta Lumoko Urbietagaz lotzen dauen egurrezko zubia ordezkatu egingo da, hainbat hamarkadatako joan-etorri biziaren ondoren. Egungo egiturak higadura nabarmena eta behin-behineko konponketak dauzka, eta 30 urtez baino gehiagoz jasan dau araztegi periferikoetako lohi likidoz betetako kamioi astunak egunero pasetea.
Hiru hamarkada baino gehiagoren ondoren, Udalak erabat ordezkatzea erabagi dau. Obraren aurrekontua 297.951,73 eurokoa da, eta 7 hilebeteko iraupena izango dau. Oinezkoentzako, txirrindularientzako eta ibilgailuentzako pasabide seguruagoa ahalbidetuko dau. “Daukagun zubiak ez deutse erantzuten gure herritarrek eskatzen dituen segurtasun eta iraunkortasun eskakizunei”, adierazo eban José María Gorroño alkateak.
Obrak 808.000 euroko aurrekontua izan dau, eta uriguneko zatirik aldapatsuenetako batean irisgarritasuna hobetzeko diseinatutako proiektua dala aitatu dabe Gernika-Lumoko Udaletik.
Gernika-Lumoko Udalak San Juan kaleko arrapala mekanikoaren bigarren fasea bukatzear dau, udalerriko desnibelik nabarmenenetako bat leuntzeko pentsautako azpiegitura dana. 808.000 eurotan esleitutako jarduera honek Carlos Gangoiti eta Iñigo López de Haro kaleen arteko zatia hartzen dau.Bigarren fasean, adin guztietako bizilagunen mobikortasuna erraztu nahi izan dabe, batez be adinekoena eta anbulatorioaren erabiltzaileena. Proiektuaren barruan sartzen da, halaber, azpeloiaren zoladura barritzea, baina egungo sestrak aldatu barik, eta horrek eragotzi egiten dau eremuaren uri-konfigurazioa nabarmen aldatzea.
Arrapalak kontrol-sistema automatizatu bat izan dau, sentsore fotoelektrikoen bidez abietea eta gelditzea kudeatuko dauena. Ibilpidean zehar instalautako hainbat fotozikulak erabiltzaileen presentzia detektatuko dabe, eta horrek funtzinonamentu eraginkorra ahalbidetuko dau, aurrez aurreko gainbegiratzearen beharrik barik.
LAB ELA eta polizia eta larrieldietako euskal sindikatuek protesta nabarmena erakusti dabe udalean jazotzen ari dana salatuz. Diotenez alde bakarreko erabagiak hartzen ari dira, alkarrizketa falta dagoala salatu dabe eta benetako negoziazinorik ez dagoala esan dabe, Lan giroaren okertzea eta presintzean zein pkangintzarik barik lan egiten dabiela aitatzeaz gan.
Horrregaitik, euren helburua negoziazio mahaiza benetan aktibatzea dala, lanpostuen zerrenda eguneratzea eta adostea gura dabe eta langile guztiekiko errespetuzko tratua gura dabe. Funtsezko jaiak jorratzea eskatzen dabiela aitatuz, plazak betetea, balorazinoa edo barne-sustapena, besteak beste.