Skip to main content

Etiketa: Gernika-Lumo

Gerlarien Erronka lasterketa Gernika-Lumon hasiko da bere X.urteurreneko denboraldiagaz

Oztopo-lasterketa ezagunak, munduko txapelketarako puntagarria danak, bere X. urteurreneko denporaldi bereziena hasiko dau jorrailaren 19an Gernika-Lumo herrian. Ekitaldi berezi honetan, dagoeneko ia 2.000 korrikalari izan dira izena emon dabenak, Euskaditik ez ezik, Andaluziatik, Valentziatik eta Bartzelonatik be etorriak. Goizeko 9: 00etatik arratsaldeko 16:00ak arte, Gernika-Lumok maila guztietako kirolariak hartuko dauz, barrikuntza eta erronka barriez betetako lasterketa batean parte hartzeko prest.

II.Errepublikaren aldarrikapenaren 95.urteurrena burutuko dabe apirilaren 14ean

Gernikako Bonbardaketaren hlabetea izateaz gain, apirila II.Errepublikaren aldarrikapenaren 95.urteurrena be bada Izan be Pipergorri elkareak Gernikako Gerra-Presoen Ospitale Militarra (1938-1949) izeneko lekuan hildako 269 preso errepublikanuak lehen lehink gogoan dabez eta horregatik burutuko dabe ekitaldi hau. Pipergorrik Gernikarren Memoria publiko eta kolektibo honetan errepublikanuakaz eta era asktiboan Errepublikagaz konprometidutakoak jasandako errepresio frankistagaz lotzen diran jazoerak girartteratzea dabe helburu gisa.

Udalak bakearen aldeko mezua jarri dau, desarme nuklearraren aldeko panek handi bat instalatzeaz gain

Foru plazan, udaletxearen aurrean, desarme nuklearraren aldeko panel handi bat instalatu dute, herritarrak gogoetatzera gonbidatzeko. Ekimen hau 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketaren 89. urteurrenaren atarian kokatzen da, eta memoria historikoa gaur egungo errealitatearekin lotzen du. Panelak argi dio: arma nuklearrak ez dira soilik mehatxu estrategikoa, gizateria osoarentzako arriskua baizik.

Gernika-Lumoko Udalak gerrari ezetza esan deutso, bizitzak garrantzi gehien daukala azpimarratuz

Apirilaren 1a dala eta ekitaldi instituzional bat burutu dabe Gernika-Lumoko udaletxean gerrari ezetza esaten daben bi pankarta esanguratsu jarriz; izan be, apirilaren 1ak 1939an Espainiako Gerra Zibilaren amaierea markatzen dau eta ostean ia lau hamarkadako etorriko zenaren diktaduraren hasiera. Beraz, herriak barriro be mezu bakezalea espazio publikoan jarri dau 2026.urteko apirilaren 1 honetan.

“Ume bat arbola bat” ekimena 2026

Gernika-Lumoko Trama auzoan gauz. Bertan, urtero jaiotzen diran umeek, euren gurasoekin batera, zuhaitz bat landatzen dabe 2023.urtetik. Izan be Gernika-Lumoko Udaleko kide diren Jose maria Gorroño, Jon Lejarraga eta Iñaki Gorroño izan dira bertan. Alkatea dan Jose Maria Gorroñok, izan be, egun honen garrantzia azpimarratu dau, bizixe oso garrantzitsua dala adieraziz:

Bakearen ate sinboliko batek indartuko dau Gernika-lumoko memoria demokratikoaren mapa

Udalak lau metroko altuera izango duen altzairu cortenez egindako monumentu bat jarriko du hirigunean, 1937ko bonbardaketaren 89. urteurrenarekin bat eginez. Gernika-Lumo-k beste urrats bat emango du bere memoria historikoa eraikitzen, bakearen sarrerako atea sinbolizatuko duen egitura baten bidez.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan