Skip to main content

Etiketa: Gernika-Lumo

Badator Urriko Azken Astelehena

Beste urte batez zenbait persona hurbilduko dira Gernika-Lumorako hain garrantzitsua den egun honetara; izan be, bizkaiko azokarik tradizionaletako bat da Urriko Azken Astelehena.

Aurkezpenean Zinegotzia dan Iñaki Gorroñok Programaren banaketa, normak , epaimahaia edo segurtasun plana zein dan adierazi dau.

Gainera, Ainhoa Elortegik, BBK ko ingurumen eta  garapen iraunkorreko arduradunak  Urriko Azken Astelehen honek zer suposatuko dauen azaldu dau.  

Urtero gisa  Gazta, txakolina, lorak, eztia, euskal pastel aedo artisau ezberdinak egongo dira ikusgai eta dastagai. Euskal Herriko tradiziozko objetu eta bitxikeriak be ez dira falta izango. Eta, nola ez, ilara erraldoiak sortzen dituen Taloen postu eta txosna ezberdinak egongo dira herrian zehar.

Arimen gaua ospatuko da, Busturialdean

Herri ezberdinetan hainbat urtetan Euskal Herriko tradizioari lotutako jai giroa biziko da Busturialdeko zenbait zonaldetan.

Sari edo ziria egiteko aukera be egongo da herriko taberna ezberdinetan; izan be, globoak dituzten tabernetan. Amaitzeko esatea, Saan Juan Ibarran koltxonetak eta puzgarriak izango dirala.

Gernikako geltoki berria inauguratu dabe

Herriko pertsonek Bermeorantz eta Bilborantz joateko erreztazun eta komoditate gehiago izango dabe gaurtik aurrera. Izan be, Gernika-Lumoko geltoki barriak itxura moderno eta egokiago bat dauka. Lehenengo trena Bermeorantz joango da; eskilarak igonda eta beste aldera pasata, barriz, Bilbora joateko izango da. Igongailu eta eskilarak dira barritasun nagusienak.

Gernikako geltoki berria ostiral honetan jarriko da martxan

Inaugurazioan Miguel Angel Paez Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordea, Loli de Juan Gaarraio Azpiegituren zuzendaria, Antonio Lopez ETSko zuzendari nagusia eta Gernika-Lumoko alkatea dan Jose Maria Gorroñp izan dira, inaugurazio ekitaldiko hitzak eskeintzek, eskerrak ematen eta honek herriarentzako suposatzen dauena adierazten.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan