Skip to main content

Etiketa: Gernika-Lumo

Santanape kiroldegiak 272 eguzki plaka jarriko dauz energia kontsumoa murrizteko

Aurtengo jardueragaz energiaren % 25 aurreztuko da eta udalak jasangarritasunaren alde egindako apustua indartuko dau, instalazinoaren erabilerari eragin barik.

Santanape kiroldegiak urrats erabagigarria emongo dau jasangarritasunerantz, eraikinaren estalgian 272 eguzki plaka instalauz. Esku-hartze hori urte honetan zehar egingo da, eta udalerriko kirol ekipamentu erabilienetako baten eraginkortasun energetikoan aurrera egitea ahalbidetuko dau.

46 aterpe klimatiko, herritarrak bero tenperatura gogorrak daudenean babesteko

Auzotarrei Begira Programa hoentan Udalak hile hasieran aurkeztu ebazan espazio irisgarri, fresko eta hurbilak definiduten dauzan prozesu parte-hartzailearen ondorioak ezagutuko doguz. Izan be, Elai Alai Aretora hurbildutako adituek adierazi ebenaren arabera, herrian 46 aterpe klimatiko daude, herritarrak bero temperatura gogorrak daudenean babesteko.

Taekwondoko promozio txapelketa protagonista izan da Jai Alai Pilotalekuan

Bigarren edizinoa burutu eben Taekwondoko antolatzaile eta zaletuek Jai Alai Frontoian, zezeilaren 14ean. Bertan, Barakaldoko, Santanderreko, Bartzelonako, Blaneseko eta Gernikako bororkalariak batu ta burrukaldi esanguratsua erakutsi eben.

Inauteri euritsuak, baina alaitsuak bizi dabez Busturialdean

Aurten eguraldia lagun izan ez arren, Busturialdeko herritarrek, tradizioak eskatzen daben moduan, kalera atera dira mozorro ezberdinekin. Gernika-Lumon Stranger Things tele saila gai gisa hartuta, pertsonai ezberdinez jantzi eta photocall zein Playback lehikaeta burutu eben osturiralien. Eta, nola ez, beste ekintza ezberdin ugari burutu zituzten, hain ospetsu eta tradizionala dan Marroen inauteriak ospatzeaz gain. Lehenego irrintzi erakustaldia egin enben eta ostean, oilar jokoa burutu eben.

Bermeoko inauteriak be esangurtasuak izan dira zapatuan, Bermeoko Lantzeko inauteriak ospatu dabez dantza erakustaldi eta tradizionalak diren mozorro ezberdinekin. Euskal Kultura eta musika uztartuz, biribilketa eta dantzaldi ikusgarria burutu eben.

Juan Caltzada kalea milioi erdi eurotik gorako erabarritze integralari aurre egingo deutso

Esku-hartzeak 507.881,73 euroko aurrekontua dau, eta kalearen irudia barritzeaz gan, ibilgailuen eta oinezkoen arteko alkarbizitza birdefinitu gura dauala esan dabe Gernika-Lumoko Udaletik.

Inauterietan makillatzeko aukera izango dabe gernika-lumotarrek, otsailaren 13an

Gernika-Lumoko Kultur Etxeak liburutegian herritarrek inauterietarako makillatzeko aukera izango dabie. Sarrera doanekoa izan da, otsailaren 13an arratsadekoko 17:00etatik aurrera, udal liburutegian.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan