Inauteri euritsuak, baina alaitsuak bizi dabez Busturialdean
2026/02/16
Aurten eguraldia lagun izan ez arren, Busturialdeko herritarrek, tradizioak eskatzen daben moduan, kalera atera dira mozorro ezberdinekin. Gernika-Lumon Stranger Things tele saila gai gisa hartuta, pertsonai ezberdinez jantzi eta photocall zein Playback lehikaeta burutu eben osturiralien. Eta, nola ez, beste ekintza ezberdin ugari burutu zituzten, hain ospetsu eta tradizionala dan Marroen inauteriak ospatzeaz gain. Lehenego irrintzi erakustaldia egin enben eta ostean, oilar jokoa burutu eben.
Bermeoko inauteriak be esangurtasuak izan dira zapatuan, Bermeoko Lantzeko inauteriak ospatu dabez dantza erakustaldi eta tradizionalak diren mozorro ezberdinekin. Euskal Kultura eta musika uztartuz, biribilketa eta dantzaldi ikusgarria burutu eben.
-
Azken berriak