Erregeak datoz
Beste urte batez ekialdeko hiru Errege Magoek Gernika-Lumo bisitatuko dabe. Opari ezbedinak banatzera datoz.
Beste urte batez ekialdeko hiru Errege Magoek Gernika-Lumo bisitatuko dabe. Opari ezbedinak banatzera datoz.
Urtean zehar formalak izan diran zein ondo portau diran umeei opariak ekartzera etorri dira bakearen urira.
Beste urte batez hain berezia dan karakolan lehiaketa izan da Gernika-Lumoko Merkatu Plazan.
Gernika-Lumoko Udalak ume eta gazteen aisialdiaren aldeko apustua egin dau barriz be, Jai Alai frontoian izango dan Umeen Gabonetako Parkeagaz. Urtarrilaren 3an, zapatuan, eta 4an, domekan, zabalduko dauz ateak, eta 3 eta 16 urte bitarteko ume eta nerabeentzat prestautako jarduera-sorta zabala eskainiko dau.
Ordutegia 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da, eta jarduerak gune bereizietan banatuko dira parte-hartzaileen adinaren arabera, proposamenak talde bakotxaren beharretara eta lehentasunetara egokituz.
Zapatu honetan “Nor Naizen Baneki” antzezlana izango da ikusgai Gernika-Lumoko Lizeoa Antzokian. Ximun Fuchs zuzentzen dauen ikuskizun hau Axut! Eta Artedrama antzerki taldeen alkarlanetik sortutakoa da eta datorren urtarrilaren 3an, arratsaldeko 19:00etan izango da ikusgai Lizeo Antzokian 12 euroren truke, 9 euro Laguna Txartela dabenentzako.
Bestalde, badator be Ross Dantza Eskolaren eskutik “Errauskine” dantza ikuskizuna. Urtarrrilaren 4an, eguerdiko 12:30etan izango da Lizeoa Antzokian 5 euroren truke eta 3,75 euroren truke Laguna Txartela dabenen kasuan.
Abenduaren 24ean Olentzero eta Mari Domingi eskualdeko herrietara jaitsiko dira.
Emakume Master Cupeko Final handian gaude. Izugarrizko jendetsa bildu da Snatanapen. Final Handia Enara Gaminderentzat izan da 22-10eko markagailuarekin. Emozio eta txalo asko sentitu eta entzun izan dira Santanape Frontoian.