Skip to main content

Guztiontzako Herriak, Guzanek eta Herritar Alternatiba Mundakak etorkizunerako proposamenak aurkeztu dabez

Alderdi politiko ezberdinak elkartu dira Gernika-Lumon etorkizuneko lau proposamen aurkezteko. Guztiontzako herria alderdiko buru dan Jose Mari Gorroño eta Jon Lejarraga izan dira, Guzaneko Xabier Ortuzar Butron eta Miren Gabantxo, eta Herritar Alternatiba Mundakako Mikel Bilbao. Alderdi hauek etorkizunari begira aritu dira azaldu dabienaren arabera, “arduratuta” daudelako.

Argizaiola 1980-2025 erakusketa

Kultur Etxean gaude. Argizaiolak eskainitako irudi ezberdinak ikusi ditzakeguz hemne. Argazki erakusketa xarmagaria. Kuriosoa, perspektiba esberdinak dituena eta minutuak pasa arren xehetasunak ikusten geratu ahal zaren argazkia aurki dezakezu. 1980tik 2025etara burututako argazki ezberdinak egon dira. Lurralde osoko 25 argazki bildu dituzte eta Euskal Herriko argazkigintzaren bilakaera teknikoa, estetikoa eta tematikoa islatzen duten argazkiak dira, bost etapatan banatu dituztenak.

Euskadiko Karakolen Txapelketa tradizionala dator, abenduaren 21ean

Urtero legez Gabonetako egunetan antolatzen dan Karakolen txapelketa egingo da beste behin be, tradizioari eutsiz, Merkatu Plazan. XLVIII. Karakol txapelketa izango da aurten Etxeko Karakol Kazuela txapelketa lelopean.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan