Skip to main content

Kortezubi 1900-1945 liburua aurkeztu dabe, memoria historikoa ikertu eta berreskuratzeko proiektuaren emaitza

Liburu hau herriko memoria historikoa basbesteko eta gerra zibilaren zein frankismoaren garaiko herriaren errealidadea ezagutarazteko argitaratu dabela azaldu dau Kortezubiko Udalak.

Olentzero eta Mari Domingi heldu dira Busturialdeko ikastetexe ezberdinetara

Eskualdeko ume guztiak irrikan daude abenduaren 24 honetarako. Izan be, 24 eta 25ean opariak jasoko dabez, urtean zehar ondo portatu badiren. Irudietan ikusten dozuen festa hau Mertzede Ikastolan egin da. Sekulako giro aparta bizi izan dabe umetxoek. Ikastetxe guztiek euren bisita jaso dabe eta Olentzero eta Mari Domingi pertsonai magikoek opari batzuk utzi dabez. Nola ez bi pertsonai euskaldun magiko eta mitologiko hauei eskertuz kanta batzuk eskaini dizkie.

Bermeoko arkitektura garaikideari buruzko liburuaren argitalpenaren aurkezpena

Gorka Perez de la Peña Oleaga idazle eta historialariak ‘Bermeo, 1860-1975. Hirigintza eta Arkitektura’ lana aurkeztu dau, Bermeoko Udalaren laguntzaz. Esan dabenaren arabera, arratsaldean, jendaurrean aurkeztuko da liburua, 19:00etan, Nestor Basterretxea aretoan. Gainera liburua erosteko aukera be egongo dala zehaztu dabe.

SEGUNDO OLAETA MUSIKA ESKOLA “Gabonetako Kontzertuak” Lizeo Antzokian

SEGUNDO OLAETA MUSIKA ESKOLAK  “Gabonetako Kontzertua” eskaini dau Lizeo Antzokian abenduaren 16an.

Abesbatza, Gitarra Taldea, Mendez Family eta Orkestra Txikia izan dira antzerki honetan euren doinu xarmagarrienak erakutsiz.

Guggenheim Urdaibaiko proiektuak ez dau aurrera egingo

Patronatuak proiektua bertan behera uztea erabaki du, teknikoki bideragarria ez delako.
Horrela, Bizkaiko eskualdeko museoaren handitzea bertan behera geratu da, Patronatuaren ostean Bilboko museoan bertan emandako prentsaurrekoan jakitera eman dutenez.

Guggenheim Urdaibai Stop Plataformak egiteko izan dan museoaren proiektuaren geldiketaren prentsaurrekoa burutu dau

Proiektua aurrera ez ateratzea herritarron lanari esker lortu dala esan dabe eta hasieratik Eusko Jaurlaritzak zein Bizkaiko Foru Aldundiak jarrera zurrun eta inposatzailea erakutsi ebela.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan