Skip to main content

BAZEN BEHIN “Marijesiak”

Bazen Behin saio honetan Elssiek Marijesien ipuina dakarkigu.
Marijesiak tradizio handikoa dira Euskal Herri osoan, eta inguruko herrietan, kalera irten eta etxez etxe gabon kanta ezagunak abestean datza.
Zer istorio kontatu zigun Elssiek Marijesiei buruz?

Etxeko txikerrenei zuzendutako programa da, euskerazko ikus-entzunezko produktuen eskaintza zabaltzeko helburuagaz. Elssie Xalbador ipuin kontalariaren eskutik, istorio eta ipuin zoragarrietan murgilduko gara, haurrak euskera eta literaturarenganako maitasuna transmititzeko helburua dauan saio honekin.

Olentzero eta Mari Domingi hurbilduko dira Mendatara abenduaren 20an

Urtero gisa euskal mitologiako bi pertsonai magikoak hurbilduko dira mendatako herrira bertako herritarrekin egoteko eta urteko opariei buruz aritzeko. Gabonetako merkatua izango da arratsadeko 17:00etan. Ostean txokolate solidarioa izango da, txurroekin . Aspanovas elkartearentzai izango da batzen dan dirua, minbizidun umeei eta haien amiliei laguntzako.

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren izan dela ta, Gernikako Udalak jarritako Kereila kriminalen egoerari buruz aritu dira, kultur etxean

Abenduaren 10eko “Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna”ren inguruan, Udalak bi kereilen egungo egoera juridikoari buruzko informazio guztia eman nahi izan dau, eta 1948an onartutako Giza Eskubideen Nazioarteko Adierazpenaren irizpideekin, abenduaren 10aren inguruan egiten dan nazioarteko aldarrikapenaren arabera baloratu dabe.

Haur, nerabe eta Gazteen kontseilua martxan

Bermeoko Udaletxean gaude osoko bbilkurak burutzen diren aretoan. Oraingoan, haur , nerabe eta gazteen kontseilua eratu da. Bertan ikastetxe ezberdinetako gaztetxoak elkartu eta eztabaidatu dabe, euren iritziak, proposamenak eta ekarpenak modu antolatuan helarazteko aukeran izanez. Gazteriako zinegotzi dan Maite Caruezo Ygaldek Kontseilu honek kontsulta-organo izaera duela zehaztu dau eta adingabeen ikuspegia tokiko politikendiseinuan txertatzea helburu daukatela zehaztu dau:

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan