Skip to main content

Busturialdeko gazteak zientzia, teknologia eta artearen inguruko orientazio eta trebakuntza jardunaldietan parte hartu dabe

Busturialdeko ikasle gazteak zientzia, teknologia eta arte arloetan orientetako eta trebatzeko antolatutako jardunaldietan parte hartu dabe.

Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian, arlo zientifiko-teknikoari eskainitako topaketan, eskualde osoko 177 ikasle izan dira, eta 163 ikasle Bermeoko Artza frontoian egin dan arlo artistiko-sozialari buruzko jardunaldian.

Jardunaldi honeek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta udalerrien artean sinatutako “Bizkaia Gazteak Busturialdea 2025-2027” lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen dira. Hitzarmenaren helburua da udalerri horietako gazteria arloko politika integrala ezarri, bultzatu eta garatzea.

Gabonetako argiak piztuko dira ostiralean, arratsaldeko, 18:00etan

Urtero lez beste izango dira Udal ordezkariak Jose Maria Gorroño buru. Herriko zenbit ume et aez hain ume direnek Gabon tradiziozko argiak ikusteko eta sentitzeko aukera izango dabe. Giro ederra espero da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Arrapala mekanikoaren bigarren tramua burutu dabe San Juan Kalean

Carlos Gangoiti eta Iñigo López de Haro kaleak lotuko dauzan arrapala mekanikoaren bigarren zatia jartzeko lanak azken txanpan dagoz dagoeneko. Esku-hartzea 487.751 euroan esleitu da, eta hirigunean zirkulazino handieneko guneetako batean irisgarritasuna zuzentzera bideratutako proiektuaren azken fasea ixten dau. Udaletik azaldu dabenaren arabera, gaur jarri da bigarren arrapala.

Maddi Echaniz Medrano, Goitibehera gidari txikia ezagutzen

Goitibeherak Euskal Herriko eta eskualdeko kirol garrantzitsuak izaten dira, jai giro ezberdinetan txapelketa ezberdinak antolatzen dira eta zenbait goitibhera gidarik parte hartzen dabe. Oizmendi kirolzale eta gidari horietako batekin egn da, gaztetxoena dan Maddi Echaniz Medrano, alegia.

Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako udalek alkarlanean, 34 petsonentzako formazinoa eta enpleoa eskainiko dabezan hiru proiektu abiarazo dabez

Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Udalek lehentasunezko arretako kolektiboentzako enpleo-proiektu integralak jarri dauz martxan Lanbideren laguntzagaz. Formazinoa, orientazinoa eta lan kontratua biltzen dabezan hiru enpleo-proiektu honeetan 34 lanbakok parte hartu ahal izango dabe. Behargintzak kudeatuko dau ekimena.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan