Skip to main content

Busturialdeko gazteak zientzia, teknologia eta artearen inguruko orientazio eta trebakuntza jardunaldietan parte hartu dabe

2025/12/02

Busturialdeko ikasle gazteak zientzia, teknologia eta arte arloetan orientetako eta trebatzeko antolatutako jardunaldietan parte hartu dabe.

Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian, arlo zientifiko-teknikoari eskainitako topaketan, eskualde osoko 177 ikasle izan dira, eta 163 ikasle Bermeoko Artza frontoian egin dan arlo artistiko-sozialari buruzko jardunaldian.

Jardunaldi honeek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta udalerrien artean sinatutako “Bizkaia Gazteak Busturialdea 2025-2027” lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen dira. Hitzarmenaren helburua da udalerri horietako gazteria arloko politika integrala ezarri, bultzatu eta garatzea.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan