Skip to main content

Gabon ekitaldi zabala Gernika -Lumon, asteburu honetatik hasita, izotz pista berritasun gisa edukiz

izotz pista jarri dabe Foru Plazan berritasun gisa. Hau abenduaren 5etik 21era egongo da erabilgarri. Horrez gain, marrazki lehiaketa izango da umetzoentzako abenduaren 1etik 13ra bitartean.

Euskararen Eguna ospatu dabe Bermeon

Beste urte batez Bermeon be euskaraz, bizi, irakurri eta harremantzen direla erakutsi dabe. Ekintza ezberdinak izan dira egunean zehar eta sekulako jai giro esanguratsua eduki dabe Bermeotar guztiek, goizez kalejira eduki dabe gaztetxoenek. Arratsldez, berriz, Pizkunde berri baten abiapuntua ekitaldia izan da Goiko Plazan. Ostean txokolarea eta pintxoak banatu eta euskaraz hitz eginez jan egin dabe.

Bermeoko Udala udal zerbitzuei buruzko herritarren eretxiak jasotzen hasi da

Bermeoko Udala barriro hasi da udal zerbitzuei buruzko herritarren eretxiak eta balorazinoak jasotzen, udal zerbitzuak etenbako hobetzeko eta etorkizuneko hobekuntza planak modu eraginkorrean definiduteko. Azken urteetan egindako balorazinoek emoitza “oso erabilgarriak” emon dabez, bai zerbitzuen kudeaketan, bai eta urteko helburuak finkatzeko be.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan